Euskaltzaleon Topaguneak urtero Topaldia hausnarketa jardunaldiak antolatzen zituen, eta aurten, Topagunea iazko abenduan Taupa bilakatu zelarik, Taupada izenarekin izango du jarraipena gogoetarako topaketa horrek. Irailaren 25ean izango da, ostegunez, 09:30etik 16:30era, Plateruenea Kultur Aterpean, Durangon. Leloa edo gaia: Ohituren biziberritzea, komunitategintza aktibatzeko giltza.
Gogoeta honetatik dator gaia: " Bizi irauteko, gurea bezalako esparru kultural minorizatuetan ezinbestekoa da usadio zaharrak garaian garaiko iruditeria sinboliko eta adierazleekin berriztatzea."
Eta alde horretatik, aipatzen dira deialdian ekimen batzuk ikuspegi honekin bultzatu dituenak euskalgintzak, eta espezifikoki Topaguneak / Taupak. Halloween delakoaren inguruan landutakoa, Gau Beltza, da seguruenik "transmisio lan horren emaitzarik ikusgarriena. Egun, arimen gaua euskal herritarren nortasun eta imajinarioan txertatua dagoen festa da", diote Taupakoek. Iruinkokoak edo Libertimentuak dira halako beste saiakera batzuk, inauterietako gau egungo moldeekin lotzeko ahaleginak.
9:00-9:15 - Harrera |
9:15-9:30 - Ongi etorria |
9:30-10:00 - Ohituren garrantzia komunitatearen egituretan. Aitzpea Leizaola Egaña (Antropologian eta hizkuntzalaritzan lizentziatua, EHU-ko irakaslea) |
10:00-10:10 - Galdera/Erantzunak |
10:15-10:45 - Ohiturak, herri nortasun kulturalaren adierazle. Kepa Fernandez de Larrinoa Pablos (Idazle, irakasle eta ikertzailea; antropologia sinbolikoan aditua) |
10:50-11:20 - Gau Beltza: Ohitura bihurtutako jaia. Jaime Altuna Ramirez (EHU-ko irakasle eta ikerlaria) |
11:20-11:30 - Galdera/Erantzunak |
11:35-12:00 - Atsolorra, zaintza komunitarioa. Mari Karmen Basterretxea (Antropologian, filosofian eta hezkuntzan doktorea) |
12:00-12:30 - ATSEDENA |
12:30-13:00 - Euskal ohiturak: natura erdigunean. Jakoba Errekondo (Agronomo eta paisajista, natur zikloen garapenean aditua) |
13:05-13:30 - Euskal Pop kultura berria: Folklorearen adieraberritzea, euskararentzat aukera. Onintza Legorburu Larrea (Ikasketa feministetan doktoregaia) |
13:30-13:40 - Galdera/Erantzunak |
13:40-14:30 - Bazkaria |
14:45-15:15 - Lapurdi Ihauteriaren biziberritzea / Iparraldeko esperientzia. Argitxu Camus Etxekopar (Historian doktorea, EKE-ko etnologoaren arduraduna) Mathias Olaso (EKE-ko ondare balorapenaren arduraduna) |
15:15-15:30 - Galdera/Erantzunak |
14:45-15:15 - Mahaingurua. Kultur ondarearen transmisioa: nola bermatu? Xamar (Idazle eta irakaslea), Iñigo Ramirez de Okariz (Irakasle eta ikerlaria, Mondragon Unibertsitateko arduraduna), Akaitze Kamiruaga (Labayru Fundazioko herri ondare arduraduna) eta Agurtzane Elordui Urquiza (Irakasle eta ikerlaria, EHU-ko Nor taldeko kidea) |
16:20-16:30 - Ohiturak biziberritzen webgunea eta unitate didaktikoen aurkezpena |
16:35 - Amaiera |
Izen-ematea eta informazio gehiago hemen.
Erantzun
Sartu