Teknologia albisteak

'Fake' robotiko edo mekanikoen lilura

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-09 : 09:49

Duela aste batzuk komentatu genuen hemen Sustatun nola pertsonen aurpegi, irudi eta ahotsekin bideoa-ekintza 'fake' faltsu eta harrigarriak nola egin daitezkeen. Deepfake esaren zaie lan hauei. Baina pertsonekin egiten direnak bezain harrigarriak dira robotekin eta gailu mekanikoekin sortzen ari direnak. Adibidez, Interneten ibili bazara azken aste honetan, bolatokian txirlo guztiak txikitzen dituen beso robotikoarena ikusiko zenuen...

Bolatokiko eszenaren errealismo ustezkoa inpaktantea da.

3d irudien eta animazioen sortzaile Tom Cobenen lan bat da, eta BowlBot 5000 deitu dio bideoari. BowlBot robota, ordea, ezta esistitzen: ordenagailuz sortutako irudi bat besterik ez da. Gainera, fisikoki jokaldia posible ote den ere zalantzan jarri dute Interneteko mekanikari eta fisikari batzuek. Bola bati errotazio azkar hori eman eta bat-batean askatuta halako norabide eta abiaduran irtetea zail samarra omen da.

Azken asteetan ikusi ditugun beste bideo bi bideo jarraian. Lehena, robot humanoide batzuk eta gizakeriak "hartueman" biolento batean nahastu zirenekoa.

Boston Dynamics enpresak benetan egiten dituen robot mekanikoen bideoan gaiean egindako 'fake' bat da kasu honetan, Corridor Digital izeneko bideo-ekoizpen konpainiak egindakoa. Bideo faltsuak iradokitzen duen ingurunea nahiko beldurgarria da, baina, egia esanda, Boston Dynamics-en benetako bideoak ere ematen dute ikara apur bat...

Bilduma honetako azkenengo 'fake' mekanikoa, Hego Koreako jolas-parke bateko atrakzio baten funtzioak esajeratuz eta biderkatuz egindakoa da:

Benetan Gyro Drop esaten dioten atrakzioa egon badago Seul hiriko Lotte World parkean, baina normal samarra da, egiazki. Parkeko marketing kanpaina baten sorkuntza izan da bideo faltsua.

 

 

Erantzun

Sartu