
Joan den astean, Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen (EWKE) arteko hitzarmenaren balorazioa egin zuten publiko Bilboko agerraldi batean. Laguntza ofizialak bultzada eman dio Euskarazko Wikipediara, eta hainbat zifrak erakusten dute hori.
Hiri gehienetako kaleak daude kamerez beteak gaur egun. Eta Iruñekoak ez dira salbuespena. Norbaitek pentsatu du ongi etorriko dela San Fermin jaietarako kamera hauek non dauden dokumentatzea, eta kokapena emanez eta argazkiak eginez, denak bistan jarri dituzte mapa publiko honetan.
Astelehenean abiatu zen 2019ko EuskarAbentura espedizioa Mauletik, eta iraungo du uztailaren 31a arte. Ehun eta hogei nerabek hilabetean Euskal Herria zeharkatuko dute, gure txokoak, kultura eta historia hobeto ezagutzeko. Euren jarduna sare sozialetan partekatzen dute, baina aurten, berritasun gisa, aplikazio bat daukate (Android eta iOS), informazio esklusiboa partekatzen duena, senide, lagun eta EuskarAbentura jarraitu nahi dutenek zuzeneko informazioa eduki dezaten. CodeSyntaxek garatu du aplikazioa.
Whatsapp, Instagram eta Facebook-eko zenbait zerbitzu osorik edo partzialki gelditu egin ziren atzo. Bereziki, Whatsappeko erabiltzaileek igarri zuten bezala, irudi-prozesamenduan zeuden arazoak, berriketa idatzia oro har ondo baitzebilen. Irudiekin izandako arazo horietan, nahigabeko pista bat agerian utzi zuen Facebook-ek: nola etiketatzen dituzten irudi guztiak adimen artifizialeko teknikekin.
Microsoft Store dendaren bidez erositako liburu elektronikoek funtzionatzeari utzi diote uztail honetan. Liburu batek ez badu "funtzionatzen", esan nahi du ezin dela irakurri, ez dela jada liburu bat, ex-liburu bat baizik. Inoiz inork denda horretan libururik erosi bazuen; suntsitu edo desagertu egin dira liburu horiek.
2deo euskarazko ikus-entzunezko laborategiak proiektuak garatzeko diru-laguntza deialdia plazaratu du. Deialdiaren xedea da ikus-entzunezkoen proiektuen esperimentazioaren garapena erraztea.
Bost urte bete dira lehenengo PuntuEus domeinuak sareratu zirenetik (haien artean, Sustatu.eus izan zen aitzindarietako bat). Bost urtean, 10.000 domeinuraino iritsi da komunitatea. Joan den ostiralean ospakizuna egin zen urteurrena ospatzeko.
Datorren astean, EHUko Uda Ikastaroetan, Euskara eta euskal kultura eremu digitalean ikastaroa izango da Donostian, Miramar Jauregian. Uztailaren 10era arte, Ikastaroa hasten den eguna, zabalik da matrikulazio-epea.
Hautsak harrotuta daude TxioHerrian, Twitterreko euskarazko komunitatean. Patxi Huarte Zaldieroak esana: "Euskal TxioHerria arriskuan dago. Bai, jakin badakit hor kanpoan mundu bat dagoela, entzun dudanez, harreman fisikoekin eta zuhaitzen pean egiten diren arratsaldeko pasirekin, muxuekin eta guzti. Baina gure TxioHerria ...Auzolan bat da!. Uzten badugu euskal kulturak pairatuko du."
Youtubeko bideoetatik musika erauzteko zerbitzu ezagun bat, Convert2MP3, itxi berri dute. Dozenaka milioi lagunek erabiltzen dituzten tresnak dira, eta perretxikoak bezala sortu baina itxi ere egiten dira. Adibidez, euskaratuta ere bazegoen YouTube-MP3 zerbitzua 2016an itxi zen (2013an iragarri genuen Sustatun euskaraz zegoela).
Azpitituluak Euskaraz webguneko hamar film etxean ikusteko moduan jarri ditugu, Jarrion aplikazioaren bidez. Mugikorreko aplikazioarekin eta Chromecast gailuarekin, ikusi etxeko telebistan film hauek, jatorrizko hizkuntzan, euskarazko azpidatziekin.
Remarkable izeneko tableta modan jartzen ari den produktu nahiko originala da (marka komertzial gisa, reMarkable eran darabilte). Liburu elektronikoak irakurtzeko e-book irakurgailua izatez gain, oharrak hartzeko koaderno elektronikoa ere bada.
Ez gara kontziente Interneteko zerbitzu handiek gutaz zenbat dakiten. Ezta espreski hori esaten digutenean ere. Adibidez, Googlek zer gauza erosi ditugun eta ze preziotan daki, eta zerrenda batean erakusten dizu erosketa-zerrenda hori. Apuntatu helbide hau eta klikatu: myaccount.google.com/purchases
Digitalizazioak eta Big Data-k paradigma-aldaketa ekarri dute humanitateen arlora. Euskarazko dokumentuen digitalizazio masiboa, sare sozialen eztanda eta hizkuntza-teknologiaren arrakasta dira erroka honen hiru katalizadoreak. Nola eragiten du digitalizazioak humanitateen ikerketan? Ze aukera berri zabaltzen zaizkigu? Historian? Hezkuntzan? Hizkuntzalaritzan? Soziologian? Kazetaritzan? Zuzenbidean? Eta diziplinartekotasunean? Galdera hauei erantzuten saiatuko dira datorren ekainaren 20an Bilbon "Humanitate digitalak: aukerak, erakundeen rol berriak eta elkarlana" jardunaldietan. Matrikula doan egin dezakezu.