Elgoibarko Udalak 5 urte baino gehiago daramatza udalerriko neska-mutiko txikien aretan teknologia eta zientziarekin erlazionatutako ekimenak sustatzen. Alde batetik, jada ezagunak diren “Robotika dibertigarria” tailer teknologikoak daude eta bestetik, Elhuyarrekin batera, “Bizilabe” izeneko programa berria.
“Bizilabe” programa berria, 11 eta 14 urte arteko gazteen artean ekintzailetza eta sormena sustatzeaz gain, teknologiaren eta teknikaren alorrean kualifikazio handiko profesionalak sortzea helburu duena. Aipatzekoa da ekimen honekin hasi aurretik, Bizilabe zer izango den labur-labur azaltzeko, tailer monografiko bat egingo dela.
Zentzu horretan, Elgoibarko Udalak gogorazi nahi du ekimen hauetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dutela izena:
Informazio guztia:
Erantzun
Sartu