Teknologia albisteak

Inprimatu (sic) zure etxea zorutik hasi eta teilaturaino

Sustatu
2018-03-13 : 11:56

3D imprimagailu bat erabiliz inprimatu daitekeen etxe oso bat aurkeztu dute. Zorakeria burugabea dirudi lehen begiratuan, baina garapen bidean dauden hainbat herrialdetarako sekulako aurrerapausua izan daiteke. Urakanek edo lurrikarek kaltetutako lurraldeetan ere irtenbidea izan daiteke etorkizun hurbilean. Baina ez horretarako bakarrik: salmenta eta irteera komertziala ere izan dezakeela uste dute garatzaileek.

Publizitatea

WWW amaraunak 29. urte bete ditu gaur, eta Tim Berners-Lee arriskuez mintzo da: "The web is under threat" #HappyBirthdayWWW

Sustatu
2018-03-12 : 21:52

Gaur, martxoaren 12an, 29 urte bete ditu amaraunak, World Wide Web delakoak. Sare hori sortu zuen Sir Tim Berners-Leek eskutitza idatzi du urteurrenaren aitzakiarekin, "The web is under threat", etorkizun laburrean sareak izan dezakeen bilakaerarekin eta une honetan ditugun erronka (eta arazo) handienekin. 

Gipuzkoa Encounter, asteburu honetan Tolosan

Sustatu
2018-03-10 : 12:17

Asteburu honetan 12. Gipuzkoa Encounter topaketa daukagu Tolosan. 600 parte-hartzaile eta 2.500 bisitari espero dira teknologia berrien topaketa zabal honetan, 3 egunotan zehar antolatutako egitarau zabalean parte hartzen. Ikastaroak, hitzaldiak, lehiaketak, software librea, arte digitala, drone-tailerrak,... denetarik izango da gaur eta bihar Gipuzkoa Encounterren. Besteak beste, "Europako konexiorik bizkorrena" dela diotena, 10 Gb segundukoa. Parte-hartzeko plazak 15 segunduan agortu ziren.

'Zientzia-azoken liburu berdea' liburua argitaratu da

2018-03-10 : 09:33

FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) Zientzia-azoken liburu berdea (Libro Verde de las Ferias de Ciencia) izeneko liburua prestatu eta argitaratu du. Espainian antolatzen diren Zientzia Azoka nagusienen parte-hartzearekin, Elhuyarren Zientzia Azoka barne, argitaratu da liburua.

Europako ordulariak 6 minutu atzeratu dira Serbiaren eta Kosovoren arteko liskar txiki baten ondorioz

Sustatu
2018-03-09 : 10:09

Beharbada konturatuko zinen; beharbada ez. Baina azken asteotan 6 bat minutu atzeratu dira Europako ordulari elektriko asko eta asko. Zure sukaldeko labearena, adibidez. Urtarriletik datorren kontua da, antza, baina oraintxe konturatu dira arduradun eta adituak (edo jakinarazi dute, behintzat) Eta horren zergatia Serbiaren eta Kosovoren arteko hika-mika politiko batean omen dago, Europako sistema elektrikoan desbideratze txiki bat sorrarazi duena. 

Sri Lankako gobernuak Facebook eta WhatsApp itxi ditu, musulmanen aurkako erasoak saihesteko

Sustatu
2018-03-09 : 08:34

Sri Lankan bizi duten jazarpen etnikoa baretzeko asmoz, Gobernuak erabaki du sare sozialak ixtea. Dagoeneko itxi ditu Facebook, WhatsApp, Instagram, eta Viber. Gobernuaren esanetan, gehiengo budistako erasotzaileak sare sozialak ari ziren erabiltzen musulman gutxiengoaren aurkako gorrotoa zabaltzeko eta erasoak hauspotzeko.

Teknofilo katuzaleentzako oparia

Sustatu
2018-03-06 : 15:41

Katutxo bat nahi duzula? Baina zailtasunak dituzula zaintzeko? Beharbada hauxe da zuretako moduko etxaberea, OpenCat. Kode irekiko katu-robota da eta 3D inprimagailu baten bidez inprimatu dezakezu.

"Teknologia faroa", teknologiari errepasoa, Azkue Fundazioren eta Talaiosen eskutik

2018-03-06 : 12:40

Atal berria sortu dugu, Talaios Koop-ekin elkarlanean azkuefundazioarenegunkaria.eus-en. "Teknologia faroa" du izena eta hilabetero teknologien errepasoa egingo dugu.

11

Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-06 : 09:34

Maria Angeles Arregi dantzari eta musikaria hil da gaur Donostian, 74 urterekin. Argia dantzari taldeko musikaria, Juan Antonio Urbeltz senarrarekin batera euskal dantzari eta musikari ekarpen funtsezkoak egin dizkio ibilbide oparoan. 50 urtez euskal musika tradizionala, eta bereziki dantzarako musika berreskuratu eta indarberrituta oparitu dio euskal munduari. Berak sortutako lanen artean, arrakasta handiz hedatuta kadrilea edo Martin Zalakain ikuskizunean estreinatutako Baldorbako boleroa azpimarratu daitezke. 

11

"Emakumea historian eta emakumeen historia" Wikipediaren martxoko lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-01 : 07:45

Urtarrilean Afrikako Historia izan genuen gurean; otsailean euskal musikari egin diogu tartea… eta martxoan badator “Emakumea historian eta emakumeen historia” lehiaketa euskarazko Wikipediara. 1.000 artikulutik gora lantzeko aukera egongo da, historian garrantzia izan duten hainbat emakume zein emakumeen historia lantzen dutenak. Lau sari izango dira oraingoan, gaiari lotutako euskarazko entseguak. Parte hartzeko aukera duzu https://eu.wikipedia.org/wiki/Atari:Hezkuntza/Lehiaketak/2018/03 helbidean. Arrakastatsuak izan dira aurreko bi lehiaketak. Urtarrilean ia 1.000.000 karaktere gehitu genituen Afrikari buruz, eta otsailean 550.000 karakteretik gora gehitu ditugu Euskal Herriko musikari buruz. Martxoa emakumeen hilabetea izango da, dinamika berbera erabiliz: artikulu sorta bat eskaini eta horien inguruan gehien idatzi eta erreferentzia gehien jartzen dituztenek puntuak pilatuko dituzte.

Algoritmoen puritanismoa #mikroipuina

Sustatu
2018-03-02 : 09:43

Hain da dena hain algoritmiko! Hain da dena hain puritano! Facebooken algoritmoak Willendorfeko venusaren irudi bat zentsuratu du, "dangerously pornographic" dela esanez. Sare sozialak barkamena eskatu zuen bart.

"Marka estrategia eta talentua erakartzea", hitzaldia zuzenean online ostiral goizean, EnpresareanTB

2018-03-01 : 16:31

Enpresarean TB-k zuzeneko lehenengo hitzaldia eskainiko du. Arteman Komunikazioa kooperatibako arduraduna izango da hizlari, Gorka Etxabe. "Marka estrategia eta talentua erakartzea" izango da zuzenean online eskainiko den hitzaldiaren gaia, enpresei euren marketing eta komunikazio proiektuak hobetzeko aukerak aztertuko dituena. Martxoaren 2an, ostirala, goizeko 11.00etan zuzenean Enpresarean TB.

Telefonoen salmentak beherantz egin du azken hilabeteotan, 2004az geroztik lehenengoz

Sustatu
2018-03-01 : 10:55

Bartzelonan izandako Mobile World Congressen inguruan zabaldu ditu datuak Gartner Consultingek. Beherakada txikia bada ere, esanguratsua da 2017ko azken hiruhilabeteko datua: 2004az geroztik lehenengoz, mundu osoan zehar saldutako mugikorren kopurua jaitsi egin da. Arrazoiak? Batetik merkatua saturatuta dagoela; bestetik, mugikor berriek jada ez dutela berrikuntza handirik eskaintzen.

YouTube-n harpidedun gehiago lortzeko bideak

2018-02-27 : 08:36

YouTube-ren ezarpen eta aukerak ezagutzeak, zure kanalaren arrakasta handitzen lagunduko dizu. Zure edukien estrategian bideoak oraindik ez badira ageri, orain da momentua.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››