Teknologia albisteak

Algoritmoen puritanismoa #mikroipuina

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-03-02 : 09:43

Hain da dena hain algoritmiko! Hain da dena hain puritano! Facebooken algoritmoak Willendorfeko venusaren irudi bat zentsuratu du, "dangerously pornographic" dela esanez. Sare sozialak barkamena eskatu zuen bart.

Algoritmoen garaian bizi gara. Modako hitza da. Guztia da robotikoa, guztia da algoritmo bidez kalkulatu eta kontrolatua. Eta puritanismoaren garaian ere bizi garenez, bada, tira, horrelakoak ere espero zitezkeen. 

Izan ere, Facebookek iragarki bat zentsuratu du Willendorfeko venusa azaltzen zelako bertan, paleolitoko artelanik ezagunenetakoa. "Dangerously pornographic" etiketarekin sailkatu zuen irudia Facebookek.

Abendutik dator kontua, ez pentsa. Facebookek atzo onartu zuen akatsa eta barkamena eskatu zuen: "Our advertising policies do not allow nudity or implied nudity but we have an exception for statues. Therefore, the ad with this image should have been approved. We apologise for the error and have let the advertiser know we are approving their ad".

Venusa dagoen Vienako Museoko arduradunek ere euren harridura eta kezka azaldu dute prentsa-ohar honen bidez.

 

................

Irudia: Wikipedia.

Erantzun

Sartu