Teknologia albisteak
15

Kanaldude ere JarriOn aplikazioan sartu da

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-27 : 11:08

Euskaraz ekoiztu bideoen ataria da JarriOn Android aplikazioa eta bertan Kanaldudeko edukiak aurkituko dituzu besteak beste. Eta horrekin, gainera, telebistara igor daitezke edukiak Chromecast gailu bat baduzu. Kanalduderen hiru sail edo programa sartu dira JarriOn-en: Hurbiletik (gertuko erreportaiak), Harian (hileroko programa, "jendartearen eta lurraldearen biharko desafioak"), eta Zuzenean Zure Esku (ostegunetan egiten den zuzenekoaren ondorengo grabaketa artxibatua).

Publizitatea

Gabongo elefanteak GPS bidez jarraituko dituzte ezkutuko ehiza sahiesteko

Sustatu
2018-03-29 : 11:45

Gabongo elefanteak arriskuan daude. Babestuta egon arren, ezkutuko ehiza handia da herrialde hartan eta elefante populazioak beherantz jarraitzen dute. Gabongo Natur Parkeetako agentziak GPSa ezarriko die hainbat elefanteri, euren jarraipena egin ahal izateko eta ezkutuko ehiza gutxitzen ahalegintzeko. Gainera, elefanteen bizitza-ohiturei buruzko hainbat datu ere jasoko dituzte, babes-neurriak eraginkorragoak hartzeko balioko dutenak.

Beste 39 hizkuntza gehiago Google Maps aplikazioan

Sustatu
2018-03-28 : 13:12

Atzodanik beste 39 hizkuntzatan erabili daiteke Google Maps. Hizkuntza berrien artean daude Europako hizkuntza ofizial ertain-txiki mordoa (islandiera, errumaniera, suomiera, norvegiera) eta baita Asiako hizkuntza handi asko ere (persiera, indonesiera, khemerera,...). 

Game Erauntsia eta Azkue Fundazioaren arteko elkarlan hitzarmena

2018-03-27 : 13:19

GAME ERAUNTSIA eta AZKUE FUNDAZIOAren arteko elkarlana adostu zen 2017ko azaroan eta gaur, martxoaren 27an, Euskararen Etxean, GAME ERAUNTSIA elkartearen presidentea den URTZI ODRIOZOLAk eta AZKUE FUNDAZIOAren zuzendaria IURDANA ACASUSOk lan-hitzarmena sinatu dute.

11

Hamaika telebistak aplikazio berria sortu du, eta webgunea egokitu

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-22 : 18:11

Hamaika telebistak aplikazio berria prestatu du, Android eta iOS sistemetako gailu eramangarrietarako. Horrez gain, webgunearen diseinua aldatu du. Elkarrekin osagarri eta koherente izango diren bi tresna dituzte orain. "Webgune bisualagoa da, garbiagoa; elementu gutxiago ditu azalean, eta erabiltzaileak errazago ikusi edo topatuko ditu edukiak. Batetik, gure edukiak nahieran ikusteko aukera izango du —bilatzailea erabiliz aspaldiko saioak ere ikusi ahalko ditu—, eta, horrekin batera, lehen planoan aurkituko du zuzeneko emisioa", esan du Beñat Zarrabeitia arduradunak.

Zelan ezabatu zure Facebook kontua (edo nola ezabatu zure datuak, kontua ezabatu gabe)

Sustatu
2018-03-23 : 12:19

Cambridge Analytica enpresaren inguruko eskandaluak, zeinak lortu baitzituen 50 milioi Facebook erabiltzaileren datuak Donald Trumpen kanpainaren alde lan egiteko, eskandalu horrek erabat haserretu bazaitu, eta erabaki baduzu nahikoa dela eta ezabatu nahi duzula zure Facebook kontua, segi irakurtzen, hemen erakutsiko dizugu-eta zelan egin hori, laguntza apur barik ez baita erraza.

Sustatu Euvox, gure teleberri propioa, albistegi mintzatua

Sustatu
2018-03-21 : 15:17

Atzo aurkeztutako JarriON aplikazioa instalatu baduzue (hemen gure albistea), kanal zerrendan ikusiko zenuten Sustatu bera ere agertzen dela, izen berezi batekin: Sustatu Euvox. Nolatan ba, ikus-entzunezko kanalen artean, Sustatukoa? Non eta etxe honetan bideo triste bat ere ez dugunean sekula grabatu? ba bai, Vicomtech ikerketa zentroaren Euvox teknologia moduloarekin (euskarazko testua ahots bihurtzeko teknologia) garatu dugu automatikoki sortutako bideoen kanal hau.

Youtubek Wikipediarako estekak erantsiko ditu bideo "konspiranoikoen" alboan

Sustatu
2018-03-21 : 09:29

Youtuben denetarik dago. Denetarik. Kalitate handiko bideoak eta baita zaborra ere. Alde baterako teoriak eta besterakoak. Youtubeko arduradunek esan dute guztientzat dagoela lekua euren plataforman, baina kezkatuta daudela bideo batzuen edukiarekin, gehienbat "konspirazio teoriak" eta gezurretako albisteak (fake-ak) azaltzen dituztenekin. Hori dela eta, Wikipediako informazioa gehitzen hasiko dira automatikoki "zalantzazko" izan daitezkeen bideo horien aldamenean. Adibide bat ere eman dute: gizakia ilargira ez zela iritsi dioten hainbat bideo daude Youtuben. Bada, euren azpian, automatikoki, Wikipediarako esteka azalduko da, gizakiak ilargira egindako espedizio guztien informazioarekin.

2

JarriON aurkeztu da, euskarazko ikus-entzunezkoen Chromecast aplikazioa

2018-03-20 : 18:24

Euskarazko edukiak nahieran ikusteko "telebista" da JarriON. Izatez, aplikazio mugikor bat da, Android telefonoetan dabilena, eta bideoak telefonoan bertan ikus daitezke. Baina ere berean, edukiak telebistara igaro daitezke Chromecast aparailu bat badaukazu etxean. Izatez, euskarazko edukien lehenbiziko Chromecast aplikazioa da JarriON. Codesyntaxek garatu du eta software libreko garapena da (kodea GitHub-en).

Gidaririk gabeko ibilgailu autonomo batek oinezko bat harrapatu eta hil du Arizonan (AEB)

Sustatu
2018-03-19 : 18:29

Uber garraio-enpresaren ibilgailu autonomo batek emakumezko bat harrapatu eta hil du Estatu Batuetan gaur goizaldean (hemengo arratsaldea). Gidaririk gabeko auto batek hiltzen duen lehenengo oinezkoa da hau. Uber-ek berehala geratu ditu Estatu Batuetan zehar ibilgailu autonomoekin egiten ari den test guztiak

YouTuber euskaldunentzat ikastaroa, datorren astean Bilbon

Sustatu
2018-03-19 : 11:33

Azkue Fundazioak, Bilboko Udalarekin elkarlanean, euskal Youtuberrentzat ikastaroa antolatu dute datorren asterako. Martxoaren 26tik 28ra bitartean izango da, Bilbon erroldatutako gazteentzat (14-17 urte). Ostegun honetan (martxoak 22) bukatzen da izen-ematea. Izena emateko bete ondorengo formularioa!

13

UZEI Sinonimoen Hiztegia APPa

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-18 : 10:25

UZEIk Sinonimoen Hiztegiaren aplikazio berria aurkeztu berri du. Android dendan daukazu atzigarri. UZEIren sinonimoen hiztegiak zure lexikoa aberasten eta testuinguru bakoitzean hitz egokiena aukeratzen lagunduko dizu.

"Euskarak Interneten duen egoera", 2017ko datuen txostena aurkeztu du PuntuEUS Behatokiak

PuntuEUS
2018-03-16 : 11:55

PuntuEUS Behatokiak 2017ko txostena aurkeztu du gaur goizean. Hirugarren urtez jarraian euskarak Interneten duen presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Behatokiak hiru alor neurtzen ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten. Euskararen interneteko egoeran eragiteko eper ertain-luzeko estrategiak behar direla azpimarratu dute txostenaren egileek. Datu orokor bat ere eman dute: 26.663 webgune daude euskarazko edukiren bat daukatenak (Euskal Herri osoko webguneen %16).

[CROWDFUNDING] Arangurengo Eskaut Taldeko diapositiba bilduma historikoaren digitalizazioa

Miguel Otxoa Zallako alkate izan zenari omenaldia egingo zaio aurten. Horren harira, 1960-1980ko hamarkadetan Miguelek antolatzen laguntzen zuen Arangurengo Eskaut Taldearen diapositiba bilduma osoa digitalizatu nahian ari gara. Bilduma tajuzko kalitatearekin digitalizatzeko asmoarekin crowdfunding kanpaina abiatu dugu elkartean Goteo.org plataformaren babesean. Digitalizazio lana, oinarri soziala duen Gureak enpresaren baitan kudeaketa dokumentalaz arduratzen den atalarekin egingo du.

Amazonek Espainian daukan banaketa-zentrorik handiena greban, martxoaren 21 eta 22an

Sustatu
2018-03-14 : 12:25

Amazonek Espainian daukan banaketa-gunerik handieneko langileek greba egingo dute martxoaren 21 eta 22an. Madrilgo San Fernando de Henaresen dagoen biltegia da geratuko dena, Espainiako handiena eta baita Europako handienetakoa ere. 2.000 langile dira eta %75ak grebaren alde bozkatu du.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››