Teknologia albisteak

'Zientzia-azoken liburu berdea' liburua argitaratu da

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-06 : 09:33

FECYTek (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología) Zientzia-azoken liburu berdea (Libro Verde de las Ferias de Ciencia) izeneko liburua prestatu eta argitaratu du. Espainian antolatzen diren Zientzia Azoka nagusienen parte-hartzearekin, Elhuyarren Zientzia Azoka barne, argitaratu da liburua.

Abiapuntua jada indarrean dauden azokak dira, eta bertan jasotzen dira azoka bat abiatzeko ezaugarri nagusiak eta faseak, baita horretarako beharrezko praktika onak ere; hori guztia azoka antolatzen hasi nahi dutenen inspirazio izateko helburuarekin.

Elhuyarrek antolatzen duen Zientzia Azoka ekimena gazteek garatutako proiektuen azoka da; ikerketa zientifikoa eta garapen teknologikoa barrutik bizitzeko aukera. Lanaren emaitza ikerketa-proiektu bat nahiz proiektu teknologiko bat Bilboko Plaza Barrian antolatuko dugun Zientzia Azokako stand banatan aurkeztuko dute gazteek. Bidean, ikertzaile profesionalak izango dituzte gazteek bidelagun, lana bideratzen laguntzeko. Horretarako prest ditugu hainbat kolaboratzaile.

Helburuak dira kultura zientifikoa sustatzea gizartean, eta gazteengan zientziaren eta teknologiaren arloetako gaitasunak lantzea, bokazioak piztea eta alorreko pertsonak hurbiltzea. 12 urtetik 18 urtera bitarteko ikasle gazteek har dezakete parte, gutxienez bi eta gehienez lau kidez osatutako taldetan antolatuta.

Erantzun

Sartu