Teknologia albisteak

Gipuzkoa Encounter, asteburu honetan Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-03-10 : 12:17

Asteburu honetan 12. Gipuzkoa Encounter topaketa daukagu Tolosan. 600 parte-hartzaile eta 2.500 bisitari espero dira teknologia berrien topaketa zabal honetan, 3 egunotan zehar antolatutako egitarau zabalean parte hartzen. Ikastaroak, hitzaldiak, lehiaketak, software librea, arte digitala, drone-tailerrak,... denetarik izango da gaur eta bihar Gipuzkoa Encounterren. Besteak beste, "Europako konexiorik bizkorrena" dela diotena, 10 Gb segundukoa. Parte-hartzeko plazak 15 segunduan agortu ziren.

Tolosako Usabal kiroldegia elkartuko dira asteburuan zehar teknologia berrien ehunka zale. Duela astebete ireki zen izena emateko epea eta ti-ta bukatu ziren 400 plazak (ordenagailuarekin sartzeko aukera ematen dutenak), 15 segunduan agortu ere! Gainera, beste 2.500 bisitari inguru ere espero dituzte atzo hasi eta bihar bukatuko den topaketan. 

Bisitarientzako amuetako bat konexio-abiadura izan da, 10 Gb/s-koa, Europako bizkorrena, antolatzaileek azaldu dutenez

Parte-hartzaileen profilari dagokionez, gehienak (%90) Euskal herrikoak izango dira eta 30 urte ingurukoak. Eta gizonezkoak. %90 gizonezko; %10 emakumezko. Eta hori ere izango da aurtengo helburuetako bat, emakumeak ere teknologia berrietara erakartzea.

Esan bezala, egitarau zabala dago asteburuan zehar Gipuzkoa Encounterren, bost alor nagusitan banatuta: Arte digitala, Hardwarea, Software librea, Jokoak eta beste jarduera batzuk.  

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago