Enpresarean TB-k zuzeneko lehenengo hitzaldia eskainiko du. Arteman Komunikazioa kooperatibako arduraduna izango da hizlari, Gorka Etxabe. "Marka estrategia eta talentua erakartzea" izango da zuzenean online eskainiko den hitzaldiaren gaia, enpresei euren marketing eta komunikazio proiektuak hobetzeko aukerak aztertuko dituena. Martxoaren 2an, ostirala, goizeko 11.00etan zuzenean Enpresarean TB.
Enpresarean TB-ko lehenengo zuzenekoa eskainiko du Gorka Etxabek, Arteman Komunikazioa kooperatibako arduradunak. Enpresarean.eus webguneko erabiltzaileei marka estrategia eta talentuaren erakartzeari buruzko hitzaldia eskainiko die, euren enpresen marketing eta komunikazio proiektuatara bideratuta.
Interesa duen orok enpresarean.eus webgunean sartu eta 11:00etan hitzaldia ikusteko aukera izango du martxoaren 2an. Ordu edo egunean ezin bazara konektatu, ondoren, Enpresarean TB atalean ikusgai egongo da.
Erantzun
Sartu