Katutxo bat nahi duzula? Baina zailtasunak dituzula zaintzeko? Beharbada hauxe da zuretako moduko etxaberea, OpenCat. Kode irekiko katu-robota da eta 3D inprimagailu baten bidez inprimatu dezakezu.
Ba ote teknofiloentzako etxabere hoberik? Raspeberry Pi, Arduino, 3D inprimagailua... eta "katutxoa", teknofilo katuzale batek entzun nahi dituen hitz guztiak biltzen dituen proiektua, OpenCat.
Katu eta txakur itxurako roboten merkatua nahiko zabala da, baina horrelako gailuak nahiko garestiak izaten dira. Kasu honetan, aldiz, kode irekiko proiektua da eta norberak etxean egiteko modukoa izango da (abilezia pittin bateko teknofiloek, bederen).
Kode irekiko robota da. Sarean lortu daiteke proiektu honen inguruko informazioa, baita materiala ere. Egileak, Rongzhhong Lik, ez du oraindik informazio guztia sareratu, baina iragarri du datozen egunotan zabalduko duela dokumentazio guztia. Ondoren, piezak 3D inprimagailu bidez inprimatzen dira eta hortxe duzu zure lagun berria.
Erantzun
Sartu