Sustatu logoa Teknologia albisteak
baieuskarariziurtagiria

Bai Euskarari Elkartea

Bai Euskarari Elkartearen xedea da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragitea, komunitatea sustatuz eta tresna, baliabide zein proiektu berritzaileak eraikiz eta partekatuz. http://www.baieuskarari.eus

Artikuluak

Enpresarean Azokarako izen-ematea zabalik

EnpreSarean
EnpreSarean
2022-10-13 10:11

"Etorkizuneko lan munduari begirada partekatua. Pertsonen ongizatea eta industria adimenduna aztergai". Horixe izango da aurtengo azokan hizpide izango dugun gaia. Ezegonkortasun eta eraldaketa garai honetan lan munduan abiatu diren estrategia, adibideak eta ikasitakoak partekatuko ditugu. Dagoeneko prest dugu egitarauaAzaroaren 3an izango da azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango dugu: Arin-arin lehiaketa.

Euskal enpresak, garapen iraunkorra eta hizkuntza aniztasuna aztergai aurtengo Enpresarean Azokan

EnpreSarean
EnpreSarean
2020-10-14 15:50

Urriaren 22an izango da aurtengo Enpresarean Azoka, Hernaniko Orona Ideon, Bai Euskarari Elkarteak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletzarekin. Azokara bertaratzeko aforoa beteta dago, baina streaming bidez zuzenean jarrai daiteke jardunaldia; izena eman behar da horretarako. 'Garapen Iraunkorrerako Helburuen aplikazioa euskal enpresa-sarean. Eta hizkuntza aniztasuna?' Horixe izango da Enpresarean Azokan jorratuko dugun gaia. Ohi bezala, hitzaldiak, solasaldiak, adibide praktikoak eta ekintzaileentzako tartea izango ditugu.

#EnpresareanAzoka2018: ekonomia eta teknologia arloko aditu ugari laugarren edizioan

EnpreSarean
EnpreSarean
2018-10-03 15:35

Bai Euskarari Elkarteak Enpresarean Azokaren laugarren edizioaren egitaraua aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera. Urriaren 25ean izango da euskal enpresen eta profesionalen sareko topaketa, ekonomia eta teknologia arloko adituen hitzaldi eta solasaldiekin. Aurtengo izenburuak ikuspegi ugari erakarriko ditu: "Pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren etorkizuneko erronka".

Enpresarean Azokara bertaratzeko izen-ematea zabalik

EnpreSarean
EnpreSarean
2018-09-11 08:35

Bai Euskarari Elkarteak antolaturiko Enpresarean Azokaren laugarren edizioak pertsonak, digitalizazioa eta transformazioaren erronka izango ditu hizpide, urriaren 25ean Orona Ideon (Hernani). Jardunaldia 8:30etatik 14:30etara izango da, askotariko hitzaldiak eta solasaldiak jasoko dituen egitarauarekin. Bertaratzeko interesa duenak ondorengo galdetegia bete beharko du: https://goo.gl/forms/ilkN0fdAdcrhk9Xa2

Lansarean App: euskarazko lan aukerak eskaintzen dituen aplikazioa

EnpreSarean
EnpreSarean
2018-05-15 09:53

Bai Euskarari Elkarteak euskaraz dagoen lan-atari bakarraren aplikazioa aurkeztu du: Lansarean App. 4.000 lan-eskaintza, 380 enpresa eta 2.800 erabiltzaile baino gehiago jaso ditu webguneak eta, oraingoan, tresna berriarekin, pauso bat harago eman nahi izan dute, ibilbide profesionala euskaraz garatu nahi duenari erraztasunak ematen jarraitzeko. 

"Marka estrategia eta talentua erakartzea", hitzaldia zuzenean online ostiral goizean, EnpresareanTB

EnpreSarean
EnpreSarean
2018-02-27 16:31

Enpresarean TB-k zuzeneko lehenengo hitzaldia eskainiko du. Arteman Komunikazioa kooperatibako arduraduna izango da hizlari, Gorka Etxabe. "Marka estrategia eta talentua erakartzea" izango da zuzenean online eskainiko den hitzaldiaren gaia, enpresei euren marketing eta komunikazio proiektuak hobetzeko aukerak aztertuko dituena. Martxoaren 2an, ostirala, goizeko 11.00etan zuzenean Enpresarean TB.

Euskara: baliatu beharreko aldagaia

EnpreSarean
EnpreSarean
2017-07-14 10:58

Ekimen enpresarial bat garatzen ari den lagun bat beste proiektu batean murgiltzekotan da. Esperientzia duen arren, azken hilabeteotan hainbat formazio saio jaso du zenbait aholkularitza eta erakunderen aldetik, negozioa sortzeko garaian kontuan izan beharreko aholkuak eta gomendioak jaso dituelarik. Enpresa sortzeko garatu beharreko ideia, ekiteko eta sortzeko gaitasunak, proiektuaren izaera, merkatuaren azterketa, bideragarritasuna, legezko baldintzak... Kudeaketa arrakastatsurako oinarrizko printzipioak ere aztertu ditu, antolakuntzari, estrategiari eta plangintzari dagozkionak, komunikaziokoak eta pertsonen garapenari buruzkoak. Zerrenda luze horretan hizkuntzek zein leku duten edo izan beharko luketen galdetu nion,  horietan guztietan hizkuntzek nabarmen eragiten baitute eta, horrenbestez, kudeatu beharrekoak iruditzen baitzaizkit.

Hizkuntza irizpideak - Rober GutiƩrrez

EnpreSarean
EnpreSarean
2017-04-06 10:46

Aitortu beharrekoak dira ekimen enpresarialak abiatzeko ausardia duten ekintzaileak, era guztietako enpresak etengabe sustatzen, berritzen eta hobetzen diharduten emakume eta gizonak. Aberastasuna sortzen dute eta guztion ongizatean eragiten dute... Horien artean, gainera, bereziki nabarmentzeko modukoak iruditzen zaizkit hizkuntzaren aldagaiari, eta gainerako zehar lerroei ere, erreparatzen diotenak. Txapo! Horrelako praktika egoki eta eredugarri gehiago behar ditugu.

Ilusioa, elkarlana eta ibilbide profesionalek topo egin dute Enpresarean Azokan

EnpreSarean
EnpreSarean
2016-11-07 11:51

130 pertsona inguru izan dira jardunaldian euren ilusio, ibilbide profesionalak eta ekintzailetza zein finantzazio ereduak partekatzen. Arin-arin saioan 13 parte hartzailek euren proiektuak aurkeztu dituzte; Kaixomaitia-ko Iñigo Arandiak irabazi du 2.000 euroko saria, ekintzailetasuna eta lurraldearekiko konpromisoa hobekien uztartzeagatik. Irabazleak Banaiz Bagara elkartearekin partekatu nahi izan du saria. Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak etorkizuneko erronkei aurre egiteko eta ideiak partekatzeko foroa eskaintzearekin batera, euskaraz lan egiten duten enpresen eta profesionalen arteko sarea ehuntzeko konpromisoa hartu du.

Enpresarean Azoka: ekintzailetza, finantzazioa eta 2.000 euroko beka bat. Bazatoz?

EnpreSarean
EnpreSarean
2016-10-25 17:08

Azaroaren 3an gingo da Hernanin euskaraz lan egiten duten enpresa eta profesionalen arteko topaketa, bi urtean behin antolatzen den Enpresarean Azoka. Hernaniko Orona-Ideo berrikuntza gunean egingo da topaketa. Ekintzailetza eta finantzazio eredu berriak, profesional esanguratusuak eta 2.000 euroko beka izango ditugu Enpresarean Azokaren hirugarren edizioan. Izen ematea zabalik dago www.enpresarean.eus atarian.

Jarraitu gaitzazu