Marian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria
2018-03-06 09:34
Maria Angeles Arregi dantzari eta musikaria hil da gaur Donostian, 74 urterekin. Argia dantzari taldeko musikaria, Juan Antonio Urbeltz senarrarekin batera euskal dantzari eta musikari ekarpen funtsezkoak egin dizkio ibilbide oparoan. 50 urtez euskal musika tradizionala, eta bereziki dantzarako musika berreskuratu eta indarberrituta oparitu dio euskal munduari. Berak sortutako lanen artean, arrakasta handiz hedatuta kadrilea edo Martin Zalakain ikuskizunean estreinatutako Baldorbako boleroa azpimarratu daitezke.
Txioak (11)
-
dantzan @dantzanMarian Arregi hil da, musika dantzan jarri duen dantzari musikaria dantzan.eus/albisteak/mari… pic.twitter.com/X2oaPoFw3h
Erantzunak kargatzen...