Teknologia albisteak

"Mobile World Congress" mugikorren inguruko kongresurik handiena astelehenetik aurrera Bartzelonan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-02-23 : 12:22

Mugikorren industriaren eta teknologiaren inguruko kongresurik handiena da Bartzelonan urtero antolatzen dena, Mobile World Congress delakoa. Datorren astean izango daotsailaren 26tik martxoaren 1era, mundu osoko adituen parte-hartzearekin.

Aurkezpenak eta mahai-inguruak, hitzaldiak eta tailerrak. Mugikorrekin eta teknologia berriekin zerikusia duten hamaika ekitaldi izango dira datorren astelehenetik aurrera Bartzelonako Mobile World Congressen. Gailu mugikorren eta aplikazioaren industria osoa biltzen da kongresu honetan. 2.500 erakusle eta 110.000 bisitari espero dira 4 eguneko saioetan.

Aurtengo gai nagusien artean, besteak beste, 4. iraultza industriala, kontsumitzaile digitalen beharrak, adimen artifizial aplikatua edota teknologia berriak gizartean aipatu dituzte. Egitarau zabala dago, mundu osoko adituen parte-hartzearekin. Hemen duzue agenda osoa.

Sare sozialetan ere jarraipen zuzena egingo da, nola ez, #MWC18 traolarekin. Hitzaldirik interesgarriena sarean ikusteko aukera ere izango da, euren Youtube kontuan.

Hemen iazko kongresuaren laburpen-bideoa.

 

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago