Teknologia albisteak

"Mobile World Congress" mugikorren inguruko kongresurik handiena astelehenetik aurrera Bartzelonan

Sustatu
2018-02-23 : 14:16

Mugikorren industriaren eta teknologiaren inguruko kongresurik handiena da Bartzelonan urtero antolatzen dena, Mobile World Congress delakoa. Datorren astean izango daotsailaren 26tik martxoaren 1era, mundu osoko adituen parte-hartzearekin.

Publizitatea

17+1 Helburu mundua eraldatzeko

2018-02-22 : 08:01

2015ko irailean munduko liderrak Nazio Batuetako Batzar Nagusian bilduta Garapen Iraunkorrerako 2030 Agenda onartu zuten. Agenda horren garrantzia eta norainokoa aurrekaririk gabekoa da. Nazio Batuen Gutunaren printzipioetatik abiatuz, bakea, elkarrizketa eta nazioarteko lankidetzan oinarritutako agenda ekintza plan eraldatzaile eta ausarta da pertsonetan, planetan, oparotasunean, bakean eta itunetan zentratuta dagoena.

Spotify ere bere produktua garatzekotan, bozgorailu adimendunen borrokan

Sustatu
2018-02-21 : 14:23

Spotifyk azken orduetan egindako lan-deialdi batek sortu du zurrumurrua. Hardware produktu baten garapena gidatzeko arduradun baten bila omen dabil Spotify, eta berehala sortu da susmoa, ea Spotify bera ere bozgorailu adimendunen bat garatu nahian ari ote den, orain arte Apple, Amazon eta Google ari diren moduan. 

Gertakari eta albiste nagusiak, zuzenean eta bideoz, Twitterren bertan

2018-02-21 : 09:49

Twitter zuzeneko emanaldiak emititzen hasi da. Gertakari interesgarriak daudenean, zuzenean botako ditu Twitterrek bere TimeLanean, oraingoz Estatu Batuetan bakarrik, antza. Plataforma teknikoa prest dago eta Twtitterrek lankidetza-hitzarmenak izenpetu ditu hedabide lokalekin. Joan zen astean Floridako Institutu batean izandako tiroketaren harira egin zuen zuzeneko lehenengo emankizuna. Aurreneko proba izan da, baina 2018an zehar hedatzen joango dena

 
2

Loturapp, euskara ikasteko/hobetzeko aplikazioa

2018-02-20 : 14:07

Gesmae informática-ren beste aplikazio bat, euskara ikasteko baliabideak eskaintzen dituena. Oraingo honek lokailuak, juntagailuak eta antolatzaileak lantzeko teoria eta ariketak biltzen ditu. iOSAndroid edo beste gailu eta ordenagailuentzako prest.

Adimen Artifiziala erabiliz Wikipediako artikuluak idazten irakatsi nahi diote robot bati

Sustatu
2018-02-19 : 10:22

Lehen urratsak besterik ez dira, baina emaitzak ez omen dira horren txarrak. Algoritmo bat ari dira garatzen Wikipediako artikuluak idatzi ditzan bere kabuz. Adimen Artifizialaren beste adibide bat.

"Harrapatuta" elkarrizketa-abentura: abentura estiloko jokoa baina txatbot baten bidez ezarria

2018-02-17 : 15:56

Haitzulo batean zaude, eta ez dakizu nola heldu zaren horra, ezta hortik inoiz irten ahal izango zaren ere. Zure arma bakarra… Telegram? Bai, Harrapatuta elkarrizketa-abentura da, 80ko hamarkadako abenturen estilo hutsean, baina txatbot baten bidez ezarria.

 

AMP teknologia erabiltzen hasiko dira Gmailen (sareko edukia mezuan bertan txertatzeko)

Sustatu
2018-02-16 : 10:35

Email bat jasotzean, Interneteko edukiren baten esteka bidaltzen badigute, klik egin eta "sarera" joaten gara informazio hori ikustera. Googlek adierazi duenez, hemendik aurrera, Gmail-en ez da derrigorrezkoa izango jauzi hori: mezuan bertan erakutsiko dizkigute sareko edukiak, posta elektronikotik irten beharrik gabe. Horretarako, AMP teknologia (Accelerated Mobile Pages) erabiliko dute. Kode irekikoa izanik, gutxinaka beste email-zerbitzu batzuetara ere hedatuko dela pentsa liteke.

Behatzen: 3 entretenimendu-joko haurren kontzentrazioa lantzeko

2018-02-14 : 09:43

Duela gutxi aurkeztu genizuen Irudikon aplikazioa, arreta-defizitari lotutako arazoak dituzten umeei laguntzeko joko bat. Gaur, berriz,Behatzen dakarkizuegu. Aplikazio honek antzeko helburua du, kontzentrazioa lantzearena, eta hiru joko ditu aipatu esparrua lantzeko. Azken hori ere Android zein iOS gailuetan instalatu daiteke.

Didi enpresa txinatarra ere gidaririk gabeko ibilgailuen lehian sartu da bete-betean

Sustatu
2018-02-13 : 13:21

Sarri aipatu izan ditugu Sustatun ibilgailu autonomoak. Datozen urteotako erronka teknologiko handienetakoa da, epe ertainera gure hirien izaera eta baita gure eguneroko bizimodua ere, goitik behera eraldatu ditzakeena. Lehia horretan Uber eta Waymo izan dira orain arte punta-puntan aritu direnak; hemendik aurrera Didi txinatarra ere gehitu beharko zaie: dagoeneko trafiko errealarekin probak egiten hasia da Shangain. 

Sareko jazarpenei aurre egiten Facebooken

2018-02-13 : 12:50

Facebookek eraso eta jazarpenei aurre egiteko funtzio berriak jarri ditu martxan, komunitate seguruago bat osatzeko asmotan. Posible izango da interesatzen ez zazkizun edo ezagutzen ez dituzun kontaktuekin harremanik ez izatea. Neurri hauek hartzeko, kontuan izan ditu komunitatearen eta zenbait erakunderen iruzkinak; hala nola, sareetan jazarpenak jasatzen dituzten kolektiboen ordezkariak direnak, emakume eta kazetarienak, esaterako.

1

Aurpegi-ezagutzaren teknologiak zure sexualitatea antzeman lezake

2018-02-13 : 08:48

Ikerketek erakutsi dute gizakiak gauza direla bereizteko homosexualak eta heterosexualak, itxuran soilik oinarrituta. Baina sekula ez da izan gaydar aparailurik hori egingo duenik, alegia, radar bat homosexualak antzemateko. Orain arte. Stanford Unibertsitateko ikertzaileek jakinarazi dute algoritmo bat sortu dutela, bereizteko pertsona gay eta heterosexualak, argazkiak erabilita. Dena aurpegi-ezagutzaren teknologian oinarrituta.

157 emotikono berri aurkeztu dituzte: ilegorriak, superheroiak, xakea, patinetea...

Sustatu
2018-02-12 : 11:04

Unicode Kontsortzioak dagoeneko aurreratu du zeintzuk izango diren 2018an argitaratuko dituen emotikono estandar berriak (nazioartean onartuak eta gailu guztietan ikusteko modukoak). 157 izango dira aurten plazaratuko direnak (Emoji 11.0 bertsioa), eta guztira 2.823 emoji daude onartuta. Aurtengo berrikuntzen artean daude, besteak beste, ilegorriak, superheroiak, xakea, kangurua, erratza,... eta beste mordoa. Uda partean hasiko omen dira gure gailuetan eta aplikazioetan azaltzen (Whatsappean, Twitterren eta abar).

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››