3D imprimagailu bat erabiliz inprimatu daitekeen etxe oso bat aurkeztu dute. Zorakeria burugabea dirudi lehen begiratuan, baina garapen bidean dauden hainbat herrialdetarako sekulako aurrerapausua izan daiteke. Urakanek edo lurrikarek kaltetutako lurraldeetan ere irtenbidea izan daiteke etorkizun hurbilean. Baina ez horretarako bakarrik: salmenta eta irteera komertziala ere izan dezakeela uste dute garatzaileek.
Texaseko (AEB) enpresa bat ari da proiektu honekin lanean. Hauxe da oso-osorik "inprimatu" daitekeen lehenengo etxea. 3D inprimagailu bat erabiliz, goitik behera eraiki (edo inprimatu) daiteke etxebizitza oso bat.
Egun bete behar du etxola inprimatzeko. Oraindik kostuak handi samarrak dira (10.000 dolar etxebizitzako), baina 4.000 dolar ingurura jaistea espero dute. Inprimatzeko beharko den denbora ere murrizten ari dira eta etxe bat 5-6 orduan inprimatzea espero dute.
Behin egitura inprimatuta, ura eta argindarra instalatu beharra dago, Horretarako beste egun bat behar izaten da. Argazki gehiago albiste honetan.
Erantzun
Sartu