Azkue Fundazioak, Bilboko Udalarekin elkarlanean, euskal Youtuberrentzat ikastaroa antolatu dute datorren asterako. Martxoaren 26tik 28ra bitartean izango da, Bilbon erroldatutako gazteentzat (14-17 urte). Ostegun honetan (martxoak 22) bukatzen da izen-ematea. Izena emateko bete ondorengo formularioa!
Bilboko Udalak eta Azkue Fundazioak B-Tuber ikastaroa eskainiko dute martxoak, 26, 27 eta 28an, goizeko 10:00tik 14:00ra, Euskararen Etxean. Bilbon erroldatutako 14-17 urte bitarteko gazteei YouTube plataforma ezagutarazteaz gain, bideoak euskaraz sortzera, editatzera, produzitzera, post-produzitzera animatzea da B-Tuberren helburu nagusia eta horretarako formakuntza saioak eskeiniko zaie.
Martxoak 22an bukatzen da izen emateko epea! Izen emateko bete ezazu formulario hau eta bidali ahalik eta azkarren!
Ikastaroaren irakasleak EHUko Informazio eta Komunikazio Zientzien fakultateko graduko Iker Maguregi eta Ane Atxutegi YouTuberra izango dira. Ikastaro dibertigarri eta praktikoa; hiru goizetan gauzatuko da, egunero 4 orduz. Egun bakoitzak konpetentzia ezberdinak izango ditu, ikastaroa bukatzean gazteek YouTuber izateko argibide nagusiak ezagutuko dituztelarik.
Erantzun
Sartu