Hamaika telebistak aplikazio berria sortu du, eta webgunea egokitu
2018-03-22 18:11
Hamaika telebistak aplikazio berria prestatu du, Android eta iOS sistemetako gailu eramangarrietarako. Horrez gain, webgunearen diseinua aldatu du. Elkarrekin osagarri eta koherente izango diren bi tresna dituzte orain. "Webgune bisualagoa da, garbiagoa; elementu gutxiago ditu azalean, eta erabiltzaileak errazago ikusi edo topatuko ditu edukiak. Batetik, gure edukiak nahieran ikusteko aukera izango du —bilatzailea erabiliz aspaldiko saioak ere ikusi ahalko ditu—, eta, horrekin batera, lehen planoan aurkituko du zuzeneko emisioa", esan du Beñat Zarrabeitia arduradunak.
Txioak (11)
-
Urtzi Urkizu @urtziurkizu.@HamaikaTb-k aplikazio eta webgune berriak ditu. @bzarrabeitia-k eman ditu azalpenak @berria-n. berria.eus/paperekoa/2273…Hamaika Telebista @HamaikaTb
-
Berria.eus @berriaHamaika telebistak aplikazio berria prestatu du, Android eta iOS sistemetako gailu eramangarrietarako @urtziurkizu berria.eus/paperekoa/2273…
-
Azkue Fundazioa @AzkueFundazioaHamaika telebistak aplikazio berria sortu du, eta webgunea egokitu @HamaikaTb @urtziurkizu @berria ow.ly/7aEF30j6aO9
Erantzunak kargatzen...