Miguel Otxoa Zallako alkate izan zenari omenaldia egingo zaio aurten. Horren harira, 1960-1980ko hamarkadetan Miguelek antolatzen laguntzen zuen Arangurengo Eskaut Taldearen diapositiba bilduma osoa digitalizatu nahian ari gara. Bilduma tajuzko kalitatearekin digitalizatzeko asmoarekin crowdfunding kanpaina abiatu dugu elkartean Goteo.org plataformaren babesean. Digitalizazio lana, oinarri soziala duen Gureak enpresaren baitan kudeaketa dokumentalaz arduratzen den atalarekin egingo du.
Miguel Otxoa, 1979-87 urteetan Zallako alkatea izan zenari udaberrian omenaldia antolatzekotan gaude gure elkartean. Horren harira, 2017-18ko udazken neguan Miguelekin batera jardun ziren hamaika herritarrekin elkarrizketak bideoan jasotzeari ekin diogularik, altxor baten berri izan dugu: 1960-80ko hamarkadetan Miguelek Liendon antolatzen laguntzen zuen Arangurengo Eskaut Taldearen diapositiba bilduma osoa bada. Kontxo!
Argazki bilduma urte haietan Zallako Aranguren auzoko apaiza izan zen José Luis Gutiérrez Amestik diapositibetan jaso zuelarik, urte haietako Zallako zein Arangurengo gazteriaren aisialdiaren akuilu izan zen eta udarako oporretan antolatzen ziren udalekuena batipat.
Bilduma tajuzko kalitatearekin digitalizatzeko asmoarekin crowdfunding kanpaina abiatu dugu elkartean Goteo.org plataformaren babesean.
José Luis Gutierrez Amesti Arangurengo apaizak urte haietan Arangurengo eskaut taldeak antolatu zituen udako kanpalekuen jarduna jasotzen duten diapositiba bilduma da.
Bilduma 883 diapositibek osatzen dute eta beraietan udalekuen irteerak, jolasak eta egunerokotasuna jasotzen dira. Kopuru zehatza honatx:
Kanpainaren deskribapena osatzeko erabili ditugun irudiak Elena Otxoak -bere hastapenetan partehartzaile eta ondoren udalekuen begirale izandakoa- utzitakoak dira eta berari esker partekatu ditzazkegu kanpaina honetan.
Kanpaina osatzeko erabilitako irudietan ikusi daiteken bezala, beraien kalitatea eskasa da, .jpg formatoan daude eta etxean ditugun eskanerrak ez dira 16mm.tako diapositibak eskaneatzeko gai. Kalitatezko digitalizazioa bermatuko duen enpresa baten partehartze teknikoaren beharra daukagu.
Digitalizazio lana, oinarri soziala duen Gureak enpresaren baitan kudeaketa dokumentalaz arduratzen den atalarekin egingo du.
Gureakek inklusio sozio-laborala eskaintzen du eta lan aukerak sortzen ditu, beti ere, desgaitasuna duten pertsonei lehentasuna emanez. Bildumaren digitalizazioa egiterakoan, Gureakek duen gaitasun teknikoaz haratago, zailtasun egoeran dauden giza taldeekin egiten duen lan soziala lehenetsi dugu.
Bildumako irudiak online eskuragarri jartzerakoan, Flickr.com webgunearen hautua egin dugu.
Flickr.com atariak, Wikimedia Commons eta Wikipediarekin bateragarria den Creative Commons lizentziaren aldaera ezberdinen artean aukeratzeko bidea eskaintzen du.
Hau horrela izanda, argazki bilduma guztia .jpg formatoan eta 1600 * 1200pix. erresoluzioan eta CC BY-SA 4.0 lizentzia librearekin Zallako Euskaltzaleak Kultur Elkarteak Flickren duen txokoan dohan partekatuko dugu.
Kanpainaren sarien atalean, kanpainari diruz -5€, 25€, 40€ edo 100€- lagunduko dioten herritarrek bilduma kalitate altuan eskuratzeko aukera ezberdinak azaltzen dira.
Argazki bilduma Flickr atarian partekatuaz, Aranguren eta Zallako bizilagunen laguntzarekin irudien agertzen diren egoera, une zein lekuei kontestu bat ematen lagunduko digu.
#ArangurengoEskautak
Erantzun
Sartu