Teknologia albisteak

Argazkilaritza forentsiko automatizatua, ustezko manipulazioak detektatzeko

Sustatu
2018-04-06 : 09:47

FotoForensics webguneak argazkietako pixelen analisi matematiko bat egiten du, argazkietan "itsatsitako" parteak eta manipulazioak igartzen laguntzen duena. Fidagarritasuna ez da %100ekoa, baina kasu batzuetan laguntzen du.

Publizitatea

Zuhaitz genealogikorik handiena: 1600-2000 arteko 11 belaunalditako 13 milioi pertsona elkar konektatuta

Sustatu
2018-04-05 : 18:43

Pertsona askoren zaletasuna da: norbere  familiaren zuhaitz genealogikoa osatzea, nondik gatozen jakitea. Lan neketsua da, baina erreminta teknologikoek gero eta gehiago errazten eta laguntzen dute beharleku horretan. Aplikaziorik ezagunenetakoa Geni.com (MyHeritage) izango da, ziurrenik, 86 milioi erabiltzailerekin. Bada, erabiltzaile horien datuak elkarren artean lotuz, orain arte sekula egin den zuhaitz genealogiko zabalena egin dute, eta Science aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak. 5 milioi erabiltzaileren datuak jasotzen ditu, eta 11 belaunalditako 13 milioi pertsona konektatzen dituen zuhaitz erraldoia da, 1.650tik 2.000. urtera bitarteko datuak biltzen dituena. Hainbat ondorio soziologiko ere erauzi dituzte datuetatik, hala nola, ezkontza-ohiturak, bizi-itxaropena, eta abar.

KSI Berritzaile: kultura eta sormen industriei laguntzeko programa

Sustatu
2018-04-05 : 12:27

KSI Berritzaile laguntza programaren deialdia irekita dago apirilaren 27a arte. Kultura eta Sormen Industrien eremura (KSI siglak hori dira) zuzendutako laguntzak dira, hiru ardatzetan banatuta. Ardatz nagusiaren zioa zera da, zentro teknologikoek enpresen eta edozein elkarteren ideia berritzaileen kontzeptualizazioan laguntzea. 

Non grabatu ote zen zure pelikula gogoko hori? Erreminta honek esango dizu

Sustatu
2018-04-05 : 12:05

Aukeratu zure filme kuttunenak eta jakizu non grabatu ziren. Bidaiatu munduan barrena pelikula handienak non grabatu ziren ezagutuz. Horixe da Musement-ek garatu duen erreminta sinple honen helburua. Oscarra irabazi duten filmeak, pelikularik ezagunenak, saga mitikoak,... Bidaiatzeko beste modu bat ere eskaini diezazuke aplikazio txiki honek.

#Mendiak aplikazioak iPhone bertsioa eta webgunea ditu orain, Mendiak.eus

2018-04-04 : 15:51

Iaz abiatu genuen Codesyntaxen Mendiak egitasmoa. Gure helburua izan da Euskal Herriko mendien informazio praktikoa eskaintzea mendizaleei eta, horrekin batera, mendizaleen mendi-ibilerak gordetzeko eta elkarbanatzeko modua eskaintzea. Guztia ere euskaraz, gezurra badirudi ere, gure mendien inguruan aurki dezakegun informazio gehiena erdaraz baitago sarean. Iaz Mendiak APPa garatu ostean, aurten bi garapen gehiago egin ditugu. Batetik, eta hau izan daitezke garrantzitsuena, Mendiak.eus webgunea argitaratu dugu; bestetik, Android aplikazioan ere eguneraketak egin ditugu eta iPhonerako bertsioa ere kaleratu dugu.

Gurpildun aulkientzat egokitutako ibilbideak/lekuak adierazten hasiko da Google bere mapetan

Sustatu
2018-04-03 : 08:55

Garai batean GPS gailuek ematen zuten informazioa, azkenaldian Google Maps bidez jasotzen dugu gero eta erabiltzaile gehiagok. Edozein bidaia edo ibilbide planifikatzeko orduan horixe dugu tresna "erosoena". Erosotasun hori, baina, ez da inolaz ere bistaratzen mugikortasun arazoak dituzten erabiltzaileengan. Googlek iragarri duenez, gutxinaka-gutxinaka, ibilbideak ea gurpildun aulkientzat egokituta dauden adierazten hasiko da ibilbide batzuetan. 

Robot bertsolaria eta musika-sorkuntza automatikoa

EHU
2018-04-02 : 10:14

Bertsoen melodiez osatutako bilduma edo corpus batetik abiatuta doinu berriak automatikoki sortzeko metodo bat garatu du Izaro Goienetxea EHUko ikertzaileak. Bestalde, musika-piezak errepresentatzeko modu berri bat aurkitu du, eta horretan oinarrituta, musika automatikoki sailkatzeko metodo berri bat aurkeztu. UPV/EHUko Robotika eta Sistema Autonomoen ikerketa-taldean egindako ikerketaren berri eman du PLOS ONE zientzia-aldizkari entzutetsuak. BertsoBot izena darama EHUko ikertzaile talde horren lanak.

"Handia" filmeko efektu espezialak

Sustatu
2018-04-02 : 10:13

Spotify New Yorkeko burtsan kotizatzen hasiko da

Sustatu
2018-04-02 : 09:29

Duela aste batzuk hasi zuen tramitazioa eta bihar, apirilak 3, irtengo da New Yorkeko burtsara Spotify musika-zerbitzu ezaguna. Iragarpen honi esker, Spotifyri buruzko hainbat datu ere ezagutu ahal izan ditugu, orain arte nahiko ezkutuan izan direnak. Dirua galtzen jarraitzen du (diru asko), baina jarraitzen du erabiltzaileak erruz irabazten eta gero eta zifra hobeak ditu (garai batean nagusi zen Apple Music-ek baino erabiltzaile bikoitza, adibidez).

"Handiaren Lagunak Challenge" lehiaketa Igartubeiti Museoan

2018-04-01 : 14:18

Parte hartu Handiaren Lagunak Challenge lehiaketan eta irabazi sariak! Oso erraza da: igo zure argazkia sareetara (Facebook, Twitter eta/edo Instagram) #Handia13 #Igartubeiti traolekin eta irabazi sari bat.

Bihartik aurrera legezkoa da Kalifornian gidaririk gabeko autoak erabiltzea

Sustatu
2018-04-01 : 10:48

Egun historikoa da biharkoa. Orain arte hainbat proba eta test egin badira ere, bihartik aurrera "benetako" bihurtuko da gidaririk gabeko autoen kontua. Izan ere, Kalifornian erabat legezkoa izango da gidaririk gabeko auto bat errepideetara ateratzea, alboan gizakirik egoteko beharrik izan gabe.  

9

Konputagailuen funtzionatzeko eran murgilduz emakumezkoen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
2018-03-30 : 10:12

Magia eta sorginkerietan sinesten genuen garaia atzean utzia dugu. Zientziak demostratzen dizkigu nola gertatzen diren batzuetan ulertzea zailak zaizkigun fenomenoak. Konputagailuekin ordea, badirudi prest gaudela sinesteko hor barruan gertatzen dena magia dela, baina, ezer urrutiagorik! Gailu informatikoen barruan gertatzen dena ere zientzia da eta ez magia. Hori azaltzen lagundu nahian aritu dira Code.org-ko lagunak eta horretarako bideo serie bat sortu dute. How computers work” deitu diote bideo serieari, “Konputagailuen funtzionatzeko era” izan zitekeen seriearen euskarazko izenburua. Oso bideo interesgarriak dira, besteak beste, teknologia digitalaren munduan dabiltzan emakume batzuk aurkezten dizkigutelako. Eta emakume horiek espero dute eurak  bezalaxe beste batzuk ere lagunduko dutela etorkizuneko konputagailuak diseinatzen eta zirkuitu digitalekin sormena erabiliz tresna erabilgarri asko eraikitzen.

 

TeknologiaFaroa#2", teknologiari errepasoa, Azkue Fundazioren eta Talaiosen eskutik

2018-03-29 : 19:27

Teknologia faroa, albisteez josia dator. Txinara begiratuko dugu bereziki, betiko GAFAM enpresak ez dira faltako; bi kasuetan gai hauei buruzko hainbeste informazio egotearen zergatiak ere kezkagarria da. Bestetik teknologia eta osasun gaiak, etorkizuna, espazioa, inteligentzia artifiziala.. ere izango ditugu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››