Teknologia albisteak

Gabongo elefanteak GPS bidez jarraituko dituzte ezkutuko ehiza sahiesteko

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-03-29 : 11:45

Gabongo elefanteak arriskuan daude. Babestuta egon arren, ezkutuko ehiza handia da herrialde hartan eta elefante populazioak beherantz jarraitzen dute. Gabongo Natur Parkeetako agentziak GPSa ezarriko die hainbat elefanteri, euren jarraipena egin ahal izateko eta ezkutuko ehiza gutxitzen ahalegintzeko. Gainera, elefanteen bizitza-ohiturei buruzko hainbat datu ere jasoko dituzte, babes-neurriak eraginkorragoak hartzeko balioko dutenak.

Izan ere, eta elefanteak legez babestuta dauden arren, ezkutuko ehiza gero eta handiagoa da Gabongo naturguneetan. Horri aurre egiteko hartutako neurrien artean dago elefanteei GPSa jartzearena. 

Dagoeneko hasi dira lan horretan eta Ivondi eta Mwagna parkeetako elefante batzuei jarri diete jada GPSa.

Jasoko diren datuak oso baliagarriak izango dira ezkutuko ehiza bijilatzeko eta babes-neurri egokiagoak hartzeko. Elefanteen ibilerak hobeto ezagutuko direnez, elefante populazioentzat gunerik garrantzitsuenak ere hobeto identifikatuko dira, taldeen arteko harremanak nolakoak diren ere sakonago aztertuko da eta guzti horri esker babes-neurri eraginkorragoak hartu ahalko dira.

Lehenengo fase batean 20 elefanteri ipiniko diete GPSa lepoan. Programa hau arrakastatsua bada, hurrengo urteetan zabaltzen joango dira.

Erantzun

Sartu