Teknologia albisteak

Zallako Euskaltzaleak Kultur Elkartea

Erabiltzailearen aurpegia

Zalla eta Enkarterriko memoria historikoa, euskal kultur jarduerak eta euskalgintza sustatzeko eta babesteko Zallako herritar talde batek sortutako kultur elkartea gara. Eusko Jaurlaritzako elkarteen erregistroan alta emandako elkartea gara. Bizkaiko Foru Ogasuneko IFK: G95880787

Erabiltzailearen jarduna

[CROWDFUNDING] Arangurengo Eskaut Taldeko diapositiba bilduma historikoaren digitalizazioa

Miguel Otxoa Zallako alkate izan zenari omenaldia egingo zaio aurten. Horren harira, 1960-1980ko hamarkadetan Miguelek antolatzen laguntzen zuen Arangurengo Eskaut Taldearen diapositiba bilduma osoa digitalizatu nahian ari gara. Bilduma tajuzko kalitatearekin digitalizatzeko asmoarekin crowdfunding kanpaina abiatu dugu elkartean Goteo.org plataformaren babesean. Digitalizazio lana, oinarri soziala duen Gureak enpresaren baitan kudeaketa dokumentalaz arduratzen den atalarekin egingo du.