Teknofiloen albistegia

Gidaririk gabeko ibilgailu autonomo batek oinezko bat harrapatu eta hil du Arizonan (AEB)

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu.eus
2018-03-19 : 18:29

Uber garraio-enpresaren ibilgailu autonomo batek emakumezko bat harrapatu eta hil du Estatu Batuetan gaur goizaldean (hemengo arratsaldea). Gidaririk gabeko auto batek hiltzen duen lehenengo oinezkoa da hau. Uber-ek berehala geratu ditu Estatu Batuetan zehar ibilgailu autonomoekin egiten ari den test guztiak

Tempen (Arizona, AEB) gertatu da gaur goizaldean ezbeharra. Uber enpresak probetan daukan ibilgailuetako bat izan da oinezkoa harrapatu eta hil duena. Lehenengo bertsioaren arabera, emakumezko errepidea gurutzatzen hasi da zebra-bidetik kanpo eta orduan harrapatu du kotxeak.

Gidaririk gabeko autoa izan arren, pertsona bat ere bazeraman alboan, une batean bolantea hartzeko moduan, baina ezin izan du ezbeharra saihestu.

Uber-ek adierazi du Estatu Batuetan egiten ari den proba guztiak geratu dituela istripua argitu arte. Hauxe da gidaririk gabeko ibilgailu batek hiltzen duen lehenengo oinezkoa. 

...

EGUNERAKETA: Tempeko polizia buruak adierazi duenez, istripua grabatuta dago. Irudietan ikusten denez, errua oinezkoarena litzateke. Bapatean espaloitik jaitsi eta errepidera sartu zen. Ibilgailuak ezin izan zuen ezbeharra saihestu. Pertsona batek gidatutako autoa balitz ere, ia ezinezkoa izango zen harrapaketasaihestea.

 

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu