Teknologia albisteak

Beste 39 hizkuntza gehiago Google Maps aplikazioan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-03-28 : 08:42

Atzodanik beste 39 hizkuntzatan erabili daiteke Google Maps. Hizkuntza berrien artean daude Europako hizkuntza ofizial ertain-txiki mordoa (islandiera, errumaniera, suomiera, norvegiera) eta baita Asiako hizkuntza handi asko ere (persiera, indonesiera, khemerera,...). 

Google Mapsek 14 urte beteko ditu. Sortu zen garai hartan arras ezberdina zen. Eta elebakarra. Ingelesez bakarrik baitzegoen. Atzo beste 39 hizkuntzatara itzuli zuen aplikazioa Googlek: Afrikaansa, albaniera, armeniera, kroaziera, txekiera, daniera, estoniera, suomiera, islandiera, georgiera, hebraiera, indonesiera, khemerrera, norvegiera, persiera, errumaniera, ukrainera eta zulua, besteak beste.

Gaur egun munduko aplikaziorik erabilienetakoa da GMaps. 1000 milioi erabiltzaile ditu; GPS/Mapa aplikaziorik erabiliena da mundu mailan, bai ibilbideak markatzeko zein lekuak aurkitzeko/gordetzeko. 220 herrialdetako mapa zehatzak ditu, 15.000 hiritako garraio publikoaren informazioa eta 100 milioi negozioren informazioa.

Euskaraz ere ikusi daiteke Google Maps ordenagailuan (eta baita mapetako toponimia ere), baina aplikazioa bera ez dago oraindik erabat euskaratuta.

Erantzun

Sartu