
Berrikuntza teknologikoagatik bereziki nabarmentzen diren ekimen sortzaileak saritzen dituzten Toribio Echevarria Sariak aurkeztu dituzte. Irabazleek 10.500 euroko diru-saria jasoko dute, laguntza, aholkularitza eta prestakuntzako programetarako sarbideaz gain. Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 11n amaituko da eta sari-banaketako ekitaldia uztailaren 18an izango da, goizeko 11etan, Tekniker Fundazioaren eraikinean.
Joseph youtuber bat da, mekanika eta ingenieritzarako dohainak dituen tipoa, eta bere makinekin osatzen du Joseph's Machine kanala. Kanalerako egin du da gosaria bibririltzeko "pastel zerbitzaria". Izatez, gailu horri Rube Goldberg makina bat deritzo. Ikasi pixkat gehiago artikulu honetan.
Bai Euskarari Elkarteak euskaraz dagoen lan-atari bakarraren aplikazioa aurkeztu du: Lansarean App. 4.000 lan-eskaintza, 380 enpresa eta 2.800 erabiltzaile baino gehiago jaso ditu webguneak eta, oraingoan, tresna berriarekin, pauso bat harago eman nahi izan dute, ibilbide profesionala euskaraz garatu nahi duenari erraztasunak ematen jarraitzeko.
Une honetan teknologia berrien munduan dagoen leiharik biziena bozgorailu adimendunen alorrean ari da gertatzen. Eta bozgorailu horiekin batera, beraien azpian dauden ahots bidezko asistenteen alorrean. Garai batean teklatu bidez komunikatzen ginen gailuekin; azkenaldian baita ukipen-pantailen bidez ere; baina etorkizun hurbilean ahotsa erabiliko dugu nagusiki gure gailuekin komunikatzeko. Zein neurritan daude jada prest ahots bidezko gailu hauek gure agindu eta galderak ulertzeko? Test txiki baten emaitzak dira hauek.
Maialen Sorzabalberek eta Amaia Rojok prest dute ia dena “Puntu koma”, 4K teknologiarekin (ultradefinizioa) euskaraz egingo den lehenengo telesail digitala, filmatzen hasteko. Next Station ikus-entzunezko plataformaren lehiaketaren irabazleak dira zuzendariak, eta EiTBn eta Interneten eskainiko da telesaila, zortzi minutuko sei kapitulutan, eskariaren araberako entretenimenduaren (VOD) sektorean espezializatutako zenbait jaialditan aurkeztu aurretik.
Mezu hau Marmotaren egunaren jarraipena da, orain Legealdiz Legealdi Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak euskal liburutegi digitalaren gainean egindako egitasmoei erreparatuko diegu. Proiektu hauek agerian uzten dute, helburua egokia izan arren, Euskal Liburutegi Nazionalik gabe, hots baliabiderik gabe, ezinezkoa izango dela funtsezko Euskal Liburutegi Digitala edukitzea.
33 urte behar izan ditu Windowsek ezaugarri hau "garatzeko". Notepad testu-editoreak ez zituen ondo egituratzen Linuxeko, Unixeko edo macOSeko lerro-jauziak. Atzo iragarri zuten arazoa, azkenean, konpondu dutela.
Nazioarteko Internet Egunerako (maiatzak 17), Puntu EUS fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Euskarazko Internet Eguna antolatu dute, UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean. Aurtengo edizioa hirugarrena izango da eta Donostiako Miramon Parke Teknologikoan ospatuko da, arratsaldeko 17:30ean. Aurtengo edizio honetan mugikorretan jarriko da arreta. Besteak beste, azterketa egiten ari dira euskaraz eskuratu daitezkeen mugikorren inguruan. Datuak bildu ahal izateko, Lehen Hitza aplikazioa deskargatzea proposatzen dute mugikorraren marka eta modeloa euskaraz jarri daitekeen jakiteko.
Gainera, ekitaldian bi herri ere sarituko dituzte:
Zeintzuk ote? Erantzuna, maiatzaren 17an Donostian. Miramon Parke Teknologikoan izango da arratsaldeko 17:30etan. Zatoz eta ospatu gurekin Euskarazko Interneten Eguna! Informazio guztia eta izen-ematea (doan) hemen.
Netflixek bere zenbait estatistika banatu ditu. Horien artean, pelikulak ikusteko orduan erabiltzaileek zein pantaila mota erabiltzen duten gehien. Emaitza argia da: multipantaila bihurtzen ari garen arren, oraindik ere telebista telebista da. Adin batetik gorakoentzat, bederen.
Ozono geruzaren suntsipena edo emisio kutsatzaileak aztertzean, gutxitan pentsatzen dugu gure smartphone edo on-lineako jardueraren inguruan.
Google Play Award lehiaketako hirugarren edizioa izan da aurtengoa, eta iazko aplikazio eta jokorik onenak saritu ditu Googlek. Bederatzi kategoriatan banatutako sariak jakinarazi dituzte, aplikazio onak izateaz, komunitatean izan dezaketen eragina azpimarratuz.