33 urte behar izan ditu Windowsek ezaugarri hau "garatzeko". Notepad testu-editoreak ez zituen ondo egituratzen Linuxeko, Unixeko edo macOSeko lerro-jauziak. Atzo iragarri zuten arazoa, azkenean, konpondu dutela.
Testuak idazteko editore xume bat da Notepad, Windowsen historiarekin erabat lotuta dagoena. 1985ean jaio zen Notepad testu-editorea, Windows 1.0 bertsioarekin. Denbora tarte luze honetan, Unixen, Linuxen edo macOSen idatzitako lerro-jauziak ez zituen ulertzen; Windowsenak baizik ez.
Atzo iragarri zuen Mincrosoftek hemendik aurrera Windowsen jauziak ez ezik (CRLF), Macintoshenak (CR) zein Unix/Linuxenak (LF) ere ulertuko dituela. Notepadean sortzen direnek CRLF izaten jarraituko dute, baina hemendik aurrera posible izango da beste formatu batzuetan sortutako fitxategiak modu egokian ireki, editatu eta inprimatzea. 33 urte geroago! Sarean txantxa-giroan hartu dute albistea teknofilo askok eta askok. So happy for you, Microsoft, \r\n.
Erantzun
Sartu