
Zenbat aldiz iragarri digute Euskal Liburutegi Digitalaren sormena? Legealdi bakoitzean behin gutzienez. Behin eta berriro helarazi digute berritzat zaharra dena, euskal liburutegi digitala abiatuko dela. Badira gutxienez 15 urte kontu honekin hasi ginela. Orain 2018an gaude, eta berriro beste proiektu batekin etorri zaizkigu agintariak... Iraungo du? Esaten dutenez Luburutegi Digitala bai, baina Liburutegi Nazionala ez, galdera hau egiten diegu: Zeinek kudeatuko du Liburutegi Digitala?
Bilkura UEUko Informatika sailak, Miramon Enpresa Digitalak eta Donostiako Udaleko Euskara zerbitzuak antolatu dute eta maiatzaren 17an izango da, Donostiako Miramon Teknologi Elkargunean. Hamaikagarren edizioko gai nagusia Burujabetza Teknologikoa izango da, eta aurrekoetan bezala, esperientziak trukatzea eta elkarlanerako espazioak ere sortu nahi dira. Egun berean III. Euskarazko Internet Eguna ospatuko da, PuntuEUS Fundazioarekin elkarlanean. Matrikula doan da baina izena eman behar da www.ueu.eus helbidean.
Aurreko alean korporazio pribatu handien inguruko kezka hor darrai, baina hauek eraisteko momentua iritsi dela diotenen ahotsak entzuten hasi dira. Internet banatuaren ideiatik aldendu ginen, baina bueltan etorriko da; etorri behar du.
2018ko maiatzean langileen historiari arreta jarriko diogu euskarazko Wikipedian. Aurreko hilabeteetan bezala, artikulu zerrenda bat osatu da lehiaketa baterako, eta horrez gain, editatoiak antolatu dira hurrengo egunetan.
Aste honetan Wikiteka jaio da liburuaren egunarekin batera, Wikisource-n euskarazko bertsioa. Wikisource liburutegi libre bat eraikitzeko proiektua da. Denborarekin, 67 hizkuntzako jatorrizko liburu libreak bildu, digitalizatu, igo eta transkribatu dira domeinu propio baten bidez (gure kasuan Wikiteka). Gainera, “Wikisource orokorra” dei genezakeena dago: bertan nahi diren hizkuntza guztietako testuak igo daitezke. Wikimediak orain dela hilabete onartu zuen domeinua, eta joan zen astean egin zen gure hizkuntzak Wikisourceren bertsio propioa izateko lan tekniko guztia, munduko beste hainbat pertsonen laguntzarekin. Horrela sortu da Wikiteka, Wikisourceren euskal bertsioa. Oraindik lan tekniko batzuk falta dira, baina zuk ere parte har dezakezu Wikitekan, libreak diren jatorrizko liburuak igo, transkribatu edo antolatzen. Zatoz gurekin abentura berri honetara!
Orain arte, zure herrialdean kontratatuta zenituen zerbitzuak (dela Netflix, HBO, Canal+, Amazon Prime, Eurosport, Sky edo dena delakoa) ezin zenituen erabili atzerrian. Bidai batean beste herrialde batera joanez gero, batzuetan zerbitzua aldatu egiten zen, beste batzuetan katalogoa, edo hizkuntza,... Hemendik aurrera, Europako legedia aldatu denez, norbere etxean bezala jarraitu ahalko dugu kontratatutako zerbitzuak erabiltzen, inolako mugarik gabe.
Aspaldi ari ziren iragartzen, baina atzo argitaratu zuen Googlek bere Gmail berritua. Seguruagoa, itxura berriarekin eta erabilterrazagoa. Halaxe iragarri dute. Oraindik ez zaie zuzenean aplikatzen erabiltzaile guztiei, baina dagoeneko testeatu dezakezu, hala nahi baduzu. Lehen begiratuan nahiko antzekoa da (egitura eta itxura aldetik), baina teknikoki aldaketa handi samarrak dakartza eta feature/aukera berri mordoxka bat ere badakartza.
Gaur da Ubunturen eguneraketa eguna. Ubuntu 18.04 bertsioa eguneratzen da eta gaurtik aurrera Linux bertsio honen erabiltzaileok gure sistema eguneratzeko aukera izango dugu. Azken bi urteetan Ubuntu 16.04 sistema erabili dugu, 16 horrek 2016 esan nahi du eta 04-ak apirila, beraz 2016ko apirileko bertsioa erabili dugu orain arte. Ubuntuk bi urtetik behin publikatzen du bere LTS edo Long Term Support (Epe Luzerako Sostengua) bertsioa. Horrela deitzen zaio segurtasun eta akatsak hiru urtez konpontzeko konpromezua eskaintzen baitute. Horretaz gain, 6 hilabetetik behin sostengu motzagoa duten bertsioak publikatzen ditu Ubuntuk, nobedade nobedadetsuenekin, berritasunen frikientzat.
Udako Euskal Unibertsitateak Artizarra.eus plataforma berria sareratu du. Euskal ikerlari eta profesionalen arteko harremanak erraztea du helburu erreminta berriak. "Euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionala" izan nahi du Artizarrak.
Gero eta “like” eta “like” gehiago! Batzuetan badirudi Facebooken orri batek dituen “like” kopurua obsesio jakin bat duela, hau da, gure sare sozialean arrakasta duen estrategia zehazten duen metrika bakarra balitz bezala jokatzen dugula.
Googlek bere jostailu berria aurkeztu berri du (oraindik Estatu Batuetan bakarrik erosgai): Google Clips izeneko kamera bat da. Soinean eraman dezakezu, eta zure inguruan gertatzen dena grabatzen joango da. Baina ez GoPro batek egiten duen bezala, den-dena grabatuz inolako irizpiderik gabe, baizik eta unerik interesgarrienak aukeratuz eta gordez. Hori bai, dena automatikoki. Kameraren algoritmoak erabakitzen du zeintzuk diren une "interesgarri" horiek eta horiexek dira grabatzen dituenak. Horrela, etenik gabe, zure bizitza osoa grabatu arte, modu automatikoan. Alde ala kontra? Ba, horixe ;)
Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, Euskarazko Internet Eguna ere ospatuko da, hirugarrenez. Miramon Parke Teknologikoan izango da arratsaldeko 17:30etan, UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean. Zatoz eta ospatu gurekin Euskarazko Interneten Eguna! Informazio guztia eta izen-ematea hemen.
Microsoft Office 2016rako prestatu du UZEIk Hobelex zuzentzaile ortografikoa eta lexikoa. Euskaltzaindiak martxoan argitaratuko azken arauaren informazioarekin eguneratua dago bertsio berria.
Maiatzaren 17an egingo da Informatikari Euskaldunen Bilkura Donostian. Aurtengoa XI. edizioa da eta “Burujabetza teknologikoa” izango dute hizpide. Bilkuraren antolaketan lanean ari diren Edurne Larraza eta Olatz Arbelaitzekin hitz egin dute Unibertsitatea.net-en. Izen-ematea zabalik dago. Hala diote antolatzaileek: "Burujabetza prozesuetan teknologiak izan dezakeen garrantzia eta egin dezakeen ekarpena kontuan izanik, gai horri heltzea erabaki dugu".