Zientzilarien aspaldiko ametsa da robot nanoak sortzea, baina arazo tekniko ugari dituzte. Washingtongo Unibertsitateko lantalde batek sortu berri du lehenengoa, RoboFly izenekoa. Horrelako robot ñimiñoen arazoa estrukturala da. Euren pixua mugitu ahal izateko oso azkar higitu behar dituzte hegoak, eta horretarako energia handia behar dute. Baina energia hori lortzeko bateria handia behar denez, robotaren pixua handitu egiten da eta orduan are energia gehiago behar da... Konponbiderik gabeko gurpil zoroa zirudien. Washingtongo Unibertsitateko ikerlariek laser energia erabiliz konpondu dute. Oraindik ere abiapuntua besterik ez da, baina epe ertainera zeresan handia emango dute robot nano hauek.
Erantzun
Sartu