Google Song Maker: abestiak sortu eta partekatu zure nabigatzailean bertan
2018-05-13 10:11
Chrome Music Laben azken iragarpenetako bat da Song Maker, zure nabigatzailean bertan abestiak sortu eta partekatzeko modu samur-samurra. Zure web nabigatzailean probatu dezakezu, eta mugikorretan ere badabil. Erritmoa aukeratu, instrumentuak zehaztu... eta notak gehitzen joan beharko duzu (saguarekin, hatzaparrekin, edota abestuz). Sortutako musika hori klik bakarrarekin partekatu ahalko duzu lagunen artean. Musikarekin esperimentatzeko eta olgetan ibiltzeko modu dibertigarri bat.
Erantzunak kargatzen...