Teknologia albisteak

Euskarazko Internet eguna 2018, maiatzaren 17an Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
2018-04-23 : 18:34

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, Euskarazko Internet Eguna ere ospatuko da, hirugarrenez. Miramon Parke Teknologikoan izango da arratsaldeko 17:30etan, UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean. Zatoz eta ospatu gurekin Euskarazko Interneten Eguna! Informazio guztia eta izen-ematea hemen.

Maiatzaren 17an, Nazioarteko Interneten Egunean, PuntuEUS Fundazioak komunitatearekin batera ospatuko du Euskarazko Internet Eguna, hirugarrenez. Zuk ere gurekin ospa dezakezu, noski, gonbidatuta zaude.

Ekitaldia Miramon Parke Teknologikoan izango da maiatzaren 17an, osteguna, arratsaldeko 17:30etan. Ospakizuna UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean izango da.

Zatoz eta ospatu gurekin Euskarazko Interneten Eguna!

Antolatzaileak: PuntuEus Fundazioa  eta UEU. Informazio osagarria eta izen-ematea hemen.

Erantzun

Sartu