
Aste honetako albiste teknologiko finantzieroa izan da Microsoft-ek erosi duela Github (7.500 milioi dolarretan). Lehena marka aski ezaguna da publikoarentzat, baina Github? Ba Github ere Interneteko tresna inportantea bilakatu da azken urteetan, informatikarien artean ezaguna eta globalki erabilia.
Bada denboratxo bat pentsatu izan dudala Galesko eta Euskal Herriko IKT alorreko aktibista, zaletu eta politika-eragileek elkartu beharko genukeela elkarren berri zehatzagoa izateko, eta elkarlana lantzeko. Joan den asteko Udaltop-etik jasotako txio batetik berpentsatu dut ideia, eta akaso IKT alorretik zabal daitekeela uste dut, hizkuntzarekin zerikusia duten beste eremu batzuetara.
Googlen egiten diren bilaketen laburpena ematen du Trends tresnak. Erabiltzaileek zer bilatzen duten (edo zer bilatu izan duten) eta, ondorioz, unean unean zer den albiste gure planetan eta zeintzuk diren munduko "protagonista" nagusiak. Googlek erreminta berritua aurkeztu du. Berdiseinu sakona egin dio, itxura eta antolaketa berregokituz.
Teknologia berrien mundua 3 konpainia handik menderatu izan dute azken urteotan: Applek, Amazonek eta Googlek. Euren eskutik etorri izan dira azkenaldian berrikuntzarik handienak eta horiek dira mundu mailan erabiltzaile gehien biltzen dituzten konpainiak. Hala ere, erdi-hilda zegoen arerio bat berpiztu dela ematen du. Joan zen mendeko lehiakide bat, azkenaldian erabat berritu dena eta Interneteko "erraldoien" arteko borrokan jarraitu nahi duena: Microsoft. Aste honetan, aspaldiko partez, Google gainditu du berriro balorazioan.
Udazkenetik aurrera Singapur - New York hegaldiak eskainiko ditu Singapore Airlines konpainiak. Une honetan dagoen hegaldi komertzialik luzeena izango da, 16.700 km eta 19 ordukoa. Ia egun oso bat hegazki barruan... Patxadaz hartu beharko!
Duela gutxi aipatzen genuen Amazon Prime zerbitzuak 100 milioi erabiltzaileren langa gainditu zuela. Amazonek jarraitzen du Primek eskaintzen dituen zerbitzuak handitzen eta bere produktu hori erakargarriago egiteko urratsak ematen. Azken berrikuntza Prime Reading da. Amazon Primeko kide bazara, milaka ebook doan irakurtzeko aukera izango duzu.
Estonia izango da munduko lehenengo herrialdea doako garraio publikoa eskainiko duena. Salbuespen batzuekin, baina uztailaren 1etik aurrera Estoniako autobus eta tren publiko guztiak doakoak izango dira bertako herritarrentzat (eremuaren arabera aldatu egingo dira baldintzak). Dagoeneko ere mundu mailan aitzindari dira estoniarrak garraio publikoaren alderdian. 2013az geroztik, Tallinn hiriburuko garraio publiko guztia doakoa da bertako biztanleentzat. Uztailetik aurrera, eredu hori lurralde osora zabaltzen joango dira.
Munduko robot humanoide aurreratuenetako bat da Sophia. Datorren ostegunean, ekainaren 7an, Iruñean izango da bere sortzailearekin batera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatutako saio batean. Sophiak, besteak beste, galderak erantzuteko gaitasuna dauka, eta aurpegian emozioak adierazteko gaitasuna ere badu. Robot "soziala" deitzen diote eta Adimen Artifizialaren alorrean gaur egun zer egiten den ikusteko aukera paregabea da. Ahotsa ulertzeko gaitasuna ez ezik, datu bisualak eta emozionalak jaso eta ulertzeko gai ere bada. Baita emozioak adieraztekoa ere. Iruñeko saiora joateko izena eman beharra dago. Saioa ingelesez izango da.
Ernai gazte erakundearen webgunea 2013. urtean itxi zuten, Audientzia Nazionalaren aginduz. Orain, .eus luzapenarekin berrireki da. "Itxi ziguten, zerbitzariak erasotu zizkiguten eta azken urteetan gazte independentista, sozialista eta feministok sarean izan dugun hutsunea betetzeko helburuarekin dator webgune berritu eta berritzailea. (...) Azken ordukoen berri izateko, Ernairi buruzkoak bildu eta trukatzeko, gai ezberdinei inguruko irakurketak zabaltzeko eta formakuntza sustatzeko helburua dauka webguneak"
Funtzionalitate berri eta praktikoa deskubritu dugu Shazam musika aplikazioan. Jakingo duzue zer den, entzuten duzun kantu edo doinu hori berehala identifikatzen dizun aplikazio mugikorra. Kantua igartzeaz gain, orain hitzak ere ematen dizkizu, eta sinkronizatuta gainera.
Googlen lanpostu bilaketa bat eginez gero, emaitzak erakusteko interfaze integratu eta berezi bat ematen dizu orain. Google Lan-Eskaintzak delako interfaze hori izatez euskaratua dago, baina bilaketak ez du euskaraz funtzionatzen ordea. Gazteleraz bilatuta "empleo de X" bezalako termino bat agertu zaigu guri.
Gogoratzen duzu lagunekin joan ez zinelako galdu zenuen momentu hura? Baaaai….Bazkari buelta bakoitzean gogorarazten dizutena? Hori, hori... une egokian, hautu egokia egitea dohain handia da. Askok ez zuten uste posible izango zenik, baina bai, PuntuEUS domeinua lortu genuen eta gero eta gehiago gara. 10.000 domeinura goaz orain. Bazatoz?
Xuxen zuzentzaile ortografiko eta gramatikal berria Word 2016rekin bateragarria da, eta Euskaltzaindiaren Hiztegiko azken aldaketak kontuan hartzen ditu. Hainbat euskarritarako bertsioak daude deskargatzeko prest, doan, xuxen.eus webgunean.
Euskarazko Internet Eguna izan zela aprobetxatuz, sareko tresna edo baliabide berri bat aurkeztu du PuntuEus Fundazioak, mugikor modelo bat ea euskaraz jarri daitekeen esaten diguna. Baliabide berri hau Lehen Hitza Euskaraz ekimenaren barruan garatutako erreminta da eta LehenHitza APPak jasotzen dituen datuetan oinarritzen da. Hau da, aplikazio hori instalatu duten milaka euskaldunen datuetan oinarrituz, jakin dezakegu ea mugikor modelo bat euskaraz erabili dezakegun ala ez. Hortaz, zure hurrengo mugikorra erostekotan bazaude, hemen begiratu dezakezu ea euskaraz jartzerik izango den ala ez. Ez kexaka etorri gero! Egia esan, mugikorrak euskaraz erabiltzeko nahiko aukera zabala dago honezkero; orain arte aztertu diren gailu guztien artean %63 inguru jarri daitezke euskaraz. Zuk ere lagundu dezakezu datu-bilketa automatiko horretan: instalatu LehenHitza APPa, eta zure gailuaren hizkuntza-aukerak automatikoki erantsiko dira gure datu-basera (lasai, ez da zure datu pertsonal bakar bat ere biltzen). Datu guzti hauek Androi mugikorrei dagozkie. Zer gertatzen da Apple etxearen Iphoneekin? (klikatu eta ikusiko duzu).