Teknologia albisteak

Adimen Artifiziala ate-joka. Hemen robot bat telefonoz berbetan eta hitzordu bat zehazten #GoogleDuplex

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-05-09 : 14:08

Googlek atzo antolatutako I/O developer jardunaldietan aurkeztu zuten zera berri hau. Google Home asistentearen azken garapenen adibide bat da, Google Duplex. Laguntzaile robotiko horrek telefono-dei laburrak egin ditzake zure partez, ileapaindegian edo jatetxe batean hitzordua hartzeko, adibidez. Demoak dira, noski, baina ahotsak erabat "benetako" ematen du eta, gainera, onartu behar dugu dagoeneko "pertsona ez-erreala" (horrela deitzen diote) nahiko ondo moldatzen dela benetako elkarrizketa bat izateko orduan.

Erantzun

Sartu