Zenbat aldiz iragarri digute Euskal Liburutegi Digitalaren sormena? Legealdi bakoitzean behin gutzienez. Behin eta berriro helarazi digute berritzat zaharra dena, euskal liburutegi digitala abiatuko dela. Badira gutxienez 15 urte kontu honekin hasi ginela. Orain 2018an gaude, eta berriro beste proiektu batekin etorri zaizkigu agintariak... Iraungo du? Esaten dutenez Luburutegi Digitala bai, baina Liburutegi Nazionala ez, galdera hau egiten diegu: Zeinek kudeatuko du Liburutegi Digitala?
Horren gainean JAKIN aldizkarian urte hauetan idatzi duguna kopiatuko dugu. 2003. urtean, duela 15 urte beharrezkoa izango zela eremu hau antolatzea ikusi genuen eta horrela esan nuen BILDUMA aldizkarian. 15 ure iragan dira eta hastapenean moduan jarraitzen dugu.
2007 urtean, 160 Jakin aldizkariaren zenbakian Euskal Herrian proiektu bateratua egiteko premia eta abantaiak zehaztu genituen, Egun ere berdin-berdin jarraitzen dugu errepikatzen. Pena, urte hauetan Eusko Jaurlaritzan ibili diren agintariek kasurik ez digutela egin.
"Herri gehienetan liburutegi digitalaren ardatza liburutegi nazionala izan da. Areago, gainerako herriek liburutegi nazionala erakunde kulturalik kuttuena bezala zaintzen dute. Gure kasuan, aitzitik..."
"Inondik inora, gainerako herri guztietan egiten den bezala Euskal Herrian ere erakunde ofizial batek [eremauaren] koordinazioa eta erantzukizuan bere gain hartu beharko luke..."
2009 urtean, Jakin 172 zenbakian hau adierazi genuen: "egun, liburutegi digitalei dagokionez, antzeko egoeraren aurrean aurkitzen garelakoan gaude, nahiz eta azken bi urte hauetan bi proiektu azpimagarri martzan jarri diren: BiNaDi, eta Ondarenet..."
"Kontua da, orain lehen bezala, Euskal Herrian ez dagoela ekoizpen digitala jasoko duen erakunderik... eta hortaz, ez dago euskal ekoizpen digitala jasotzeaz arduratzen den eerakunde nagusirik. Aurreko artikuluan argi samar geratu zen digitalizazio politika planifikatua eta koordinatua edukitzeak daukan garrantzia edozein herrirentzat..."
2011 urtean, Jakin 185 aldizkarian hau esan genuen: "Koordinazioari dagokionez , aurreko urteetako gabeziekin jarraitzen dugu. Aspalditik aldarrikatzen dugun erakunde nagusia sortzeko oraindik ez gara gai izan..."
"Digitalizazio-alor horretan bizi dugun kaosarekin bukatzeko ezinbestekotzat jotzen dugu Euskadiko Liburutegia ahalik eta azkarren abian jartzea, digitalizazio-eremuari dagozkion eskumenak erakunde horrek har ditzan..."
"Euskal Herriko digitalizazio politikaren ezaugarri nagusia koordinazio ezak izaten jarraitzen du..."
"Bitxia da, Euskal Herria liburutegi eremuan duela urte batzuk mundo osoan aitzindaria izanda, gaur egun hani deskoordinaturik eta atzeraturik egotea. Jon Bilbaoren Eusko Bibliographiaren proiektua..."
"Halaber, gogorarazi behar dugu euskal liburutegi digitala sortzeko ez legokeela oztoporik, ez alor teknikoaren aldetik, ez alor kulturaletik, ezta alor politikotik ere behar... "
2014 urtean, Jakin 2005 zenbakian hau adierazi genuen: "Digitalizazioaren politiakari dagokionez, plangintza eta koordinazio eza da ezaugarri nagusia..."
Aurreko legealdian alderdi sozialista iritsi zen EAEko gobernura, baita joan ere; eta lau urte horietan eremu horretan ez zuen ezer berezirik sortu..."
Tamalez, nazionalistekin jasan duguna sozialistekin ere tokatu zaigu jasatea..."
"Euskal Herrian digitalizazioa ez dago araututa, ez dago antolatuta; proiektu horiek batez ere teknologikoak direnez, aplikazio informatikoen bitartez kudeatzen direnez, egitasmo politikoak bihurtzen dira, etekin politikoak soilik ateratzeko... Aurrekontuetan ez dago diru partida finkorik horretarako... ez dago behar besteko pertsonal teknikorik... soilik dirua dagoenean, edo dagoen diruaren arabera elikatzen dira proiektuak; kanpoko enpresak kontratatzen dira kanpoko enpresek kontratatutako informatikariekin ere funtzionatzen dute. Dirua eta batik bat propaganda politikaren eraginak irauten duen bitartean funtzionatzen du, baina urteak igaro ahala baliabide-eskasian erortzen dira.
Orain 2018 urtean gaude, eta berriro beste proiektu batekin etorri zaizkigu agintariak... Iraungo du? Esaten dutenez Luburutegi Digitala bai, baina Liburutegi Nazionala ez, galdera hau egiten diegu: Zeinek kudeatuko du Liburutegi Digitala?
(Jarraituko dugu)
.......................
Irudia: Wikipedia.
Erantzun
Sartu