Teknofiloen albistegia

berrotza

Erabiltzailearen jarduna

HARTZAREN EGUNA: Euskal Liburutegi Digitala (II)

2018-05-13 : 10:10

Mezu hau Marmotaren egunaren jarraipena da, orain Legealdiz Legealdi Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak euskal liburutegi digitalaren gainean egindako egitasmoei erreparatuko diegu. Proiektu hauek agerian uzten dute, helburua egokia izan arren, Euskal Liburutegi Nazionalik gabe, hots  baliabiderik gabe, ezinezkoa izango dela funtsezko Euskal Liburutegi Digitala edukitzea.

Marmotaren eguna: Euskal Liburutegi Digitala

2018-05-04 : 11:31

Zenbat aldiz iragarri digute Euskal Liburutegi Digitalaren sormena? Legealdi bakoitzean behin gutzienez. Behin eta berriro helarazi digute berritzat zaharra dena, euskal liburutegi digitala abiatuko dela. Badira gutxienez 15 urte kontu honekin hasi ginela. Orain 2018an gaude, eta berriro beste proiektu batekin etorri zaizkigu agintariak... Iraungo du? Esaten dutenez Luburutegi Digitala bai, baina Liburutegi Nazionala ez, galdera hau egiten diegu: Zeinek kudeatuko du Liburutegi Digitala?

KREA eta Euskal Liburutegi Nazionala

2016-01-31 : 11:53

Euskal Liburutegi Nazionala oraindik sortu barik dago. Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiak duela bi urte, KREAren afera pil-pilean zegoela, Euskal Liburutegi Nazionalerako leku aproposa Betoñoko KREA izango zela adierazi zuen. Vital Kutxako arduradunei, agintari politikoei eta kulturalei hori adierazten idatzia helarazi zien.