Teknologia albisteak

HARTZAREN EGUNA: Euskal Liburutegi Digitala (II)

2018-05-11 : 14:35

Mezu hau Marmotaren egunaren jarraipena da, orain Legealdiz Legealdi Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak euskal liburutegi digitalaren gainean egindako egitasmoei erreparatuko diegu. Proiektu hauek agerian uzten dute, helburua egokia izan arren, Euskal Liburutegi Nazionalik gabe, hots  baliabiderik gabe, ezinezkoa izango dela funtsezko Euskal Liburutegi Digitala edukitzea.

Hona hemen azken 4 legegintzaldietan izandako joan-etorriak:

  1. VIII. Legeldia (2005-2009,  Miren Azkarate, Gurutz Larrañaga, Arantza Arzamendi) ONDARENET (2008) egitasmoa sortu zen. Euskadiko ondare digitalaren fitxategi elektronikoak babestea eta kontzenbatzea zeukan helburutzat. http://www.kultura.ejgv.euskadi.eus./r46-ondare/eud/contenidos/informacion/ondarenet/eu_ondarene/presentacion.html
  2. IX. Legealdia (2009-2012,  Blanca Urgell, Antonio Rivera, Jose Luis Iparagirre) LIBURUKLIK (2011)-Euskal Liburutegi digital proiektua sortu zen. Plataforma baten bidez euskal bibliografia ondarea jasotzea izan zen proiektu honen helburua. Liburutegi digitala 3.000 titulu inguru eta 350.000 irudi baino gehiagorekin sortu da, urtea bukatu aurretik 300.000 orri gehiago gehituko dira. http://www.irekia .eus/eu/web_tv/2540-biblioteca-digital-vasca-nace-con-cerca-000-titulos-350-000-imagenes-los-que-sumaran-300-000-paginas-mas-antes-fin-ano?criterio_id=864445&track=1
  3. X. Legealdia (2012-2016,  Cristina Uriarte, Jose Angel Muñoz, Imanol Agote) e-LIBURUTEGIA (2014)- Euskal Liburutegi Digitala sortu zen. Kasu honetan nahiz eta horrela izendatu ez zen euskal liburutegi digitala, hau konkretuki Euskadiko Irakurketa Digital Publikoko Sarea izan da. https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/23301-arranca-biblioteca-digital-euskadi?track=1
  4. XI. Legealdia (2016-, Bingen Zupiria, Jose Angel Muñoz, Mikel Xabier Aizpuru) EUSKAL LIBURUTEGI DIGITALA (2018) sortu da. Ondare digitala kontserbatzea eta jelaraztea da helburua. Lehen oinarrizko liburutegiak XX. eta XXI. mendeetako 3.000 liburu izango ditu. Etorkizuneko Euskal Liburutegi Nazional Digitalaren oinarriak ezartzeko helburua. Historian zehar euskal egileen lana eta pentsaera biltzeko bokazioz sortutako egitasmoa. www.diariovasco.com/.../biblioteca-digital-vasca-20180410203904-nt.html

Ikus ditzagun zeintzuk izan diren egistamo hauen ezaugarririk aipagarrienak:

  • Helburu egokia: euskal ekoizpena jaso eta helarazi.
  • Prekarietatean oinarrituta.
  • Aurrekontu murriztua eta eskasa: Tinkoa izan beharrean, behin-behinekoa, 690.000 € (2011n), 100.000 € (2018).
  • Giza baliabiderik gabekoa.
  • Azpikontratazioan sustatua.
  • Iraupen motza: askoz jota bi urteko iraupena, aurrekontua bukatu bezain laster bertan behara utzitakoak.
  • Proiektuak kutsu politikoak baino kulturalago eduki dituztenak.

 

 

Erantzun

Sartu