Nazioarteko Internet Egunerako (maiatzak 17), Puntu EUS fundazioak eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Euskarazko Internet Eguna antolatu dute, UEU-k antolatutako Informatikari Euskaldunen Bilkuraren ostean. Aurtengo edizioa hirugarrena izango da eta Donostiako Miramon Parke Teknologikoan ospatuko da, arratsaldeko 17:30ean. Aurtengo edizio honetan mugikorretan jarriko da arreta. Besteak beste, azterketa egiten ari dira euskaraz eskuratu daitezkeen mugikorren inguruan. Datuak bildu ahal izateko, Lehen Hitza aplikazioa deskargatzea proposatzen dute mugikorraren marka eta modeloa euskaraz jarri daitekeen jakiteko.
Gainera, ekitaldian bi herri ere sarituko dituzte:
Zeintzuk ote? Erantzuna, maiatzaren 17an Donostian. Miramon Parke Teknologikoan izango da arratsaldeko 17:30etan. Zatoz eta ospatu gurekin Euskarazko Interneten Eguna! Informazio guztia eta izen-ematea (doan) hemen.
Euskarazko Internet Egunean mugikorrak izango dira protagonistak eitb.eus/eu/albisteak/t…
#albisteak Euskarazko Internet Egunean mugikorrak izango dira protagonistak ow.ly/85tK10148OS @eitbAlbisteak
Euskarazko Internet Egunean mugikorrak izango dira protagonistak ift.tt/2Ir8BKr #teknologia
Erantzun
Sartu