Teknologia albisteak

Bideojokoen inguruko Jokoteknia jardunaldia [Hitzaldien bideoa]

Erabiltzailearen aurpegia
Jokoteknia
2018-05-14 : 10:41

Asteburuan izan da Bilbon JOKOTEKNIA jardunaldia. Euskal bideojokozale eta garatzaileen biltzarra. Jokoteknia jardunaldietan Euskal bideojokogintza industriako aditu eta jokalariak elkartu dira, momentuan dauden proiektu interesgarriak ezagutu, industriaren diagnostiko bat egin eta aurrera begirako ildoak zeintzuk diren argitzen saiatzeko asmoarekin. Bide batez, euskarazko ekoizpenaren inguruko gaur egungo diagnosi eta prospektiba bat egiten ere saiatu gara. Hitzaldiak bideo honetan jaso ditugu. Gamerauntsiaren eta Azkue Fundazioaren ekimenez antolatu da Jokoteknia jardunaldiaren lehenengo edizio hau.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago