Teknologia albisteak

“Amattoren uzta" APPa sortu du Galtzagorri Elkarteak, tradiziozko ipuinetan nabigatzeko aukera eskainiz

2018-06-21 : 08:12

Klis-klasikoak app bildumako hirugarren app-a sortu du Galtzagorri Elkarteak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntzarekin eta Erein argitaletxearen eta Orona Fundazioaren babesarekin: “Amattoren Uzta app”a. Bertan, transmedia kontakizunetara salto egin du Euskal Haur eta Gazte Literatura elkarteak. “Amattoren Uzta” (Alberdania, Erein, Igela, 2012) liburuan bildutako 15 istorio tradizionaletako hiruri bizia eman die: Abentura grafiko bihurtu du horietako bat, 360 graduko diseinua eman dio beste bati, irakurlea istorioan bertan sar dadin, eta animazioa eta interaktibitatea eskaini die guztiei. Gainera, jolasten duen bitartean, istorio tradizional hauek entzuteko parada izango du irakurleak. App berri honi lotuta, lehendabiziko transmedia irakurketa kluba burutuko du elkarteak datorren uztailean Orona Fundazioaren egoitzan, Orona Ideon (Hernani, Galarreta). Honen helburua 8-12 urte bitarteko gaztetxoen irakurzaletasuna sustatzea eta literatura dibertsioarekin lotzea da. Izen ematea zabalik dago ekainaren 22ra arte.

 

Publizitatea

Bozgorailu adimendunak iritsi dira Europara, baina erdaraz hitz egin beharko diegu :(

Sustatu
2018-06-20 : 12:44

Azken hilabeteotako (eta datozen urteotako) produktu teknologiko interesgarrienetakoak izan daitezke bozgorailu adimendunak. Musika entzuteko ez ezik, sarera konektatzeko interfaze berri bat izango dira. Hitz egingo dizute eta zure berbak ere ulertuko dituzte. Hor daude Amazonen Echo (eta Alexa ahots-asistentea), Googleren Home eta Appleren HomePod (Siri asistentearekin). Orain arte Estatu Batuetan eta ingelesez bakarrik aurki zitezkeen, baina dagoeneko hasi dira Europara iristen, besteak beste, Frantziara eta Espainiara. Eta trepetxu hauek, momentuz, ez digute euskaraz egingo, ezta euskaraz ulertuko ere :(

IEB Informatikari Euskaldunen Biltzarreko aurkezpenen bideoak online daude jada

Sustatu
2018-06-20 : 10:15

Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura izan zen maiatzaren 17an Donostian. Aurtengo gaia Burujabetza teknologikoa izan zen. Bilkurako hitzaldi eta mahai-inguruen grabazioak sareratzen hasi da UEU eta online ikusi ditzakezu jada.

Gezurretako albisteak detektatzeko erreminta bat Chromen

Sustatu
2018-06-19 : 10:31

Gezurretako albiste edo Fake News-en inguruko kezka gero eta azalerago dago azkenaldian. Sare sozialetan, hedabideetan... gero eta ohikoago dira desinformazioaren aurkako kanpainak eta ekimenak. Chromen, esate baterako, Fake News horiek identifikatzeko luzapen bat instalatu dezakegu. Eyeo konpainiak garatu du TrustedNewsAdBlock Plus garatu duen enpresa berberak.

Madlipz: ahotsa gain-grabatuz, bideo barregarriak

Sustatu
2018-06-19 : 09:38

Doako aplikazio bat da Madlipz, 15-20 segundu arteko klip batzuen gainean norberak bere ahotsa gehitzeko, mezu jakinen bat edo txantxaren bat zabaltzeko. MadLipz itzul daiteke "ezpain eroak" bezala, eta aplikazioa aurkituko duzu Android zein iOS aparailuentzat.

Liburu elektronikoak saltzeari utziko dio Elkarrek

Elkar
2018-06-18 : 14:37

Elkar liburudendak ondorengo mezua zabaldu du gaur: 2018ko abuztuaren 6an elkar liburu-dendek liburu elektronikoak saltzeari utziko diote.

Errusiako mundialaran jarraipena, euskaraz Googlerekin

Sustatu
2018-06-15 : 11:54

Gizonezkoen futboleko FIFA mundu kopa jokatzen ari dira atzodanik Errusian. Googlen horrekin lotura duen bilaketa bat egiten duzunean, interfaze berezi batera sartzen ahal zara, eta Google euskaraz erabiltzeko baduzu hobetsita, euskaraz agertuko zaizu mundialari buruzko informazioa. Laburdura honetatik ikus dezakezu: labur.eus/errusia2018

1

Irakurri Dut, irakurtzaletasuna sustatzeko app bat, hileroko sariarekin

2018-06-15 : 09:10

Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke euskarazko aplikazio berria: Irakurri Dut. Norberak irakurritako liburuei iruzkinak eta notak eman diezizkioke erabiltzaileak, eta baita besteen irakurzaletasun eta iruzkinak kuxkuxeatu.

Txinako ibilgailu guztiek txip bat izan beharko dute euren jarraipena egiteko

Sustatu
2018-06-14 : 12:10

Gero eta gertuago dugu "Anaia Handiaren" mundua. Txinan, esate baterako, hemendik aurrera auto guztiek jarraipen-txip bat izan beharko dute, legez derrigortuta. Teorian, trafiko arazoak konpontzeko baino ez. 

3D inprimagailuarekin "eraikitako" lehenengo etxeak salgai Herbehereetan

Sustatu
2018-06-14 : 10:10

Azkenaldian ezagutu ditugu zenbait proba eta prototipo, baina orain "benetako" etxeak izango dira. Herbeheretako enpresa batek 3D inprimagailu bidez eraikitako (sic) etxeak salduko ditu aurten bertan. Eindhovenen izango da, eta Project Milestone izendatu dute egitasmoa. Beste edozein etxe bezain erosoak izango direla agindu dute. Kanpotik, berriz, diseinu futurista samarra daukate, inpresora batekin oso muga gutxi baitago eraikin bati nahi den itxura emateko, "sormenak ez du mugarik", diote arduradunek.

Munduko superkonputagailurik ahaltsuena martxan da, IBMren "Summit"

Sustatu
2018-06-13 : 10:11

Ezkutuan gorde dute orain arte, eta aste honetan iragarri dute txalo eta txapligu artean. NVIDIAk eta IBMek sekula sortu den ordenagailurik ahaltsuena instalatu dute Oak Ridge Laborategian, Summit super-konputagailua. Segunduan 200 kuatriloi kalkulu egin ditzake. Astrofisikaren, osasunaren eta adimen artifizialaren inguruko ikerketetarako erabiliko omen da.

Bost langile kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateak, Teknologia berrietan eta Ikus-entzunezkoetan adituak

2018-06-13 : 08:27

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak bost langile kontratatu nahi ditu. Ikus-entzunezkoen eta teknologia berrien alorretako lanpostuak dira. Interesatuek lehenbailehen bidali behar dute curriculuma.

Musically: pre-nerabeen tresna horretan ere dirua egin daiteke (eta nola!)

Sustatu
2018-06-11 : 14:53

Musically nerabe eta pre-nerabeen artean oso modan dagoen aplikazioa da. Musika puska labur baten gainean lypsinch, karaoke edo dantza ekitaldi laburtxo bat egin, eta lagunen artean konpartitu. Influencer gazteak dirua egiten ari diren terrenoa ere ba omen da, youtuberren mailan edo areago.

Premier Leaguea Amazonen ikusgai. Kirol ikuskizunen emankizunak Teknologia Enpresa handien eskuetarantz

Sustatu
2018-06-08 : 09:49

Ingalaterrako futbol ligako 20 partidu eskainiko ditu Amazonek 2019-2020 denboralditik aurrera. Partidu horien eskubideak ez ditu izango, beraz, telebista kate batek edo komunikazio-enpresa handi batek. Teknologia enpresa batek baizik. Nabarmena da norantz doan kirol emankizun handien eskaintza: Internetera, teknologia enpresa handien eskuetarantz, dela Amazon, Facebook, Twitter edo Google. 

Wikimedia lantegia: Txikipedia, Wikiteka, bot-ak...

2018-06-07 : 10:50

Ekainaren 26an, asteartez, egun osoko lantegia antolatu du Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak UEUrekin batera Tabakaleran, Donostian (Hirikilabs laborategian). Doako jardunaldia izango da. Bi hitzaldi nagusi izango ditugu, Txikipediari buruzkoa bata eta, bestea, Wikiteka eta liburutegiei buruzkoa. Segidan tailerrak (oinarrizkoak batzuk eta teknikoagoak besteak). Eman izena hemen.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››