Doako aplikazio bat da Madlipz, 15-20 segundu arteko klip batzuen gainean norberak bere ahotsa gehitzeko, mezu jakinen bat edo txantxaren bat zabaltzeko. MadLipz itzul daiteke "ezpain eroak" bezala, eta aplikazioa aurkituko duzu Android zein iOS aparailuentzat.
Klip katalogoa filmetako pasarteekin, ospetsuen albisteetako zatiekin eta Interneteko bideo barregarriekin osatzen da. Gasteizko IKA euskaltegiak lehiaketatxo bat egin zuen ikasleen artean joan den hilabetean, eta honela azaldu zuten funtzionamendua:
Zeure bideoak ere igo ahal dituzu aplikaziora goiko menuan eskuineko muturrean dagoen “import” aukera sakatuz eta, ondoren, zure telefonoko “galeriatik” hartuz. Baina gogoratu bideo laburrak izan behar dutela, 20 segundo ingurukoak.
Hona adibide barregarri bat, euskaraz (gaztelera apur batekin), MadLipz-i esker nahiko ospetsu bihurtu den mutiko txinatarrarekin.
Ez naz kantsaten bideo hau buklean ikusteaz pic.twitter.com/IYvye5gyiA
— sonia gonzález (@sonetska) 2018(e)ko ekainaren 15(a)
Sonia Gonzalezen txio horretan eta bere erantzunetan, beste pare bat Madlipz dituzue, itxura batean Bermeoko Kotxise delako batek eginak (uste dugunez). Eguneraketa (14:45): @KotxiseOst Iker Bengoetxea bermotarra ei da mutiko txinatarrari ahotsa jarri diona.
Ika Euskaltegiak egindako lehiaketan, euskara ikasleen lanak izan ziren lehian, eta hona irabazlea:
Erantzun
Sartu