Teknologia albisteak

IEB Informatikari Euskaldunen Biltzarreko aurkezpenen bideoak online daude jada

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-06-20 : 10:15

Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura izan zen maiatzaren 17an Donostian. Aurtengo gaia Burujabetza teknologikoa izan zen. Bilkurako hitzaldi eta mahai-inguruen grabazioak sareratzen hasi da UEU eta online ikusi ditzakezu jada.

Aurtengo ekitaldia Burujabetza Teknologikoaren ingurukoa izan da. Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) horrelako eztabaidetan zeresana duten entitate guztien bilgune izan ohi da; instituzioak, herrigintzatik abiatutako ekimenak, arloko profesionalak eta akademiak. Landu ziren gaiak izan ziren: 

  • Azpiegitura teknologikoak eta komunikazio burujabetza;
  • Hezkuntza teknologikoa eta teknologia hezkuntzan;
  • Segurtasuna eta pribatutasuna;
  • Ezinbesteko softwarea herri eta herritar burujabeagoak izateko.

Ekitaldi horretako hitzaldi eta mahai-inguruen bideoak sareratzen hasi da UEU bere Youtubeko kanalean. PlayList honetan aurki ditzakezu denak.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago