Sustatu logoa Teknologia albisteak
euwikipedia

Euskarazko Wikipedia

Artikuluak

Txikipedia 10.000 artikuluetara iritsi da eta etapa berri bati ekin dio

Euskarazko Wikipedia
Euskarazko Wikipedia
2026-06-18 10:34

Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak garatutako Txikipedia ekimena 10.000 artikulutara iritsi da. Mugarri hau ospatzeko, berrikuntzak ekarri dituzte Wikipediaren azpi-atal didaktikora: azal berritua, atari tematiko berriak eta edukiak aurkitzeko modu errazagoak. Txikipedia 8-13 urte bitarteko haurrentzako entziklopedia bat da, Euskarazko Wikipediaren barruan txertatua, adin-tarte horretako umeentzako moduko lexiko eta sintaxiarekin egina.

Euskal Wikipediak 24 urte bete ditu, eta munduko lehen postuan kokatu da oinarrizko 1.000 artikuluen zerrendan

Euskarazko Wikipedia
Euskarazko Wikipedia
2025-12-11 09:18

Euskarazko Wikipediak 24 urte bete ditu joan den asteburuan, eta urteurrena albiste berezi batekin ospatu du: munduko lehen postuan kokatu da “Wikipedia guztiek izan beharreko 1.000 artikuluen zerrendan”. Une honetan, euskara da planeta osoan zerrendako artikulu guzti-guztiak 30.000 byte baino gehiagoko luzerara eguneratuta dituen hizkuntza bakarra.

 

Wikipediako hizkuntza gutxituekin PortoMeeting 2025 bilkuran

Euskarazko Wikipedia
Euskarazko Wikipedia
2025-06-01 17:18

Portugalgo Porto eta Miranda do Douro hirietan Wikimedia Portugalek antolatutako meeting bat, PortoMeeting, izan da maiatzean. Topaketa horretan Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak ere parte hartu du: Koldo Biguri gure bazkide wikilaria izan da han, Txikipedia proiektuaren bultzatzailea. Iberiar penintsulako hizkuntza gutxiagotu batzuetako ordezkariekin eta Portugalgo mirandes hizkuntza gutxiagotu ofizialari buruzko aditu eta hizkuntzalariekin izan gara topaketan.

Wikikasi, ikas-egoerak landu ikastetxean Wikipediarekin lanean

Euskarazko Wikipedia
Euskarazko Wikipedia
2025-05-26 09:30

Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak, ikas-egoeretan Wikipedia lantzeko programa du martxan: Wikikasi.

Wikimedia Europaren Batzar Orokorrean izan gara Pragan

Euskarazko Wikipedia
Euskarazko Wikipedia
2025-05-07 17:10

Euskal Wikilarien Kultura Elkartea (EWKE) Wikimedia Europa taldearen parte da, eta horregatik Pragan ospatutako 2025eko Batzar Orokorrean hartu dugu parte apirilaren 25-26an. Bertan orain arte bidea onetsi, zuzendaritza berria hautatu, eta Wikimedia Europa (WMEU) barneko sarean dauden gaitasun, ikuspuntu eta beharren diagnostikoarekin estrategia prozesu laburra abiatzea adostu dugu.

Estoniari buruzko erronka abiatu du euskarazko Wikipediak

Euskarazko Wikipedia
Euskarazko Wikipedia
2025-04-01 17:04

Wikimedia Estoniarekin batera, apirilean Estoniari buruz idazteko erronka eta lehiaketa abiatu dugu euskarazko Wikipedian. Otsailean Marokori buruz egin genuen, eta oraingoan Estoniari buruzko 150 gai ekarri ditugu, Wikimedia España, Amical Wikimedia eta Galipediarekin batera egindako ekimenean, geure kasuan EWKE elkartea delarik sustatzailea, Euskal Wikilarien Kultur Elkartea

Euskal Wikilarion Topaketa, urtarrilaren 25ean

Euskarazko Wikipedia
Euskarazko Wikipedia
2025-01-18 12:38

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak urtarrilaren 25erako topaketa antolatu du, gaur zortzi, datorren larunbatean izango da: Euskal Wikilarion Topaketa 2025. Eibarren izango da Markeskua jauregian (UEUren ikastetxe eta egoitzan), eta goiz eta arratsaldeko egitaraua izango du. Ez da bakarrik bazkideentzako, wikilari zaletu guztientzat baizik, izena eman daiteke hemen (behean).

Munduko hiriak edukiz hornitu, udako Wikipedia lehiaketa

Euskarazko Wikipedia
Euskarazko Wikipedia
2018-07-26 10:30

Aurreko hilabeteetan bezala, oraingoan ere edizio-lehiaketa dago euskarazko Wikipedian, baina 30 egunetarakoa barik, uztail-abuzturako da; beraz, abuztu osoa geratzen da parte hartzeko. Munduko hiriak izanik gaia, 300 hiriko zerrenda batean artikuluak hobetzea da koxka. Horietako bakoitzaren euskarazko azalpena luzatzen eta hobetzen baduzu, puntuak lortuko dituzu. Ikus Munduko Hiriak Wikipedia Lehiaketa.

Euskarazko Wikipedia 300.000 artikulutara iritsi da

Euskarazko Wikipedia
Euskarazko Wikipedia
2018-07-18 09:15

Euskarazko Wikipediak 300.000 artikuluen muga gainditu du bart gauez. Hainbat wikilarik azken bi asteotan landutako artikulu berezia izan da 300.000. artikulua: euskararen jatorria.

Europako Batasuneko copyright lege berriagatik protesta Wikipedian

Euskarazko Wikipedia
Euskarazko Wikipedia
2018-07-04 23:29

Wikipediako euskarazko orri batean sartzen bazara gaur (eta baita beste hizkuntza askoetako edukietan ere), greban aurkitukpo gaituzu. Orrialde beltz batek eta agiri batek ordezkatzen du informazioa, Europako Parlamentuan copyright direktiba arriskutsu bat bozkatzen delako gaur, eta horren kontrako protesta da greba hau.

Jarraitu gaitzazu