Teknologia albisteak

Errusiako mundialaran jarraipena, euskaraz Googlerekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-06-15 : 11:54

Gizonezkoen futboleko FIFA mundu kopa jokatzen ari dira atzodanik Errusian. Googlen horrekin lotura duen bilaketa bat egiten duzunean, interfaze berezi batera sartzen ahal zara, eta Google euskaraz erabiltzeko baduzu hobetsita, euskaraz agertuko zaizu mundialari buruzko informazioa. Laburdura honetatik ikus dezakezu: labur.eus/errusia2018

Euskaraketa oso txukuna iruditu zaigu, detaile bitxi batean izan ezik: herrialde parte-hartzaileen izenak ingelesez datoz (Marocco, Spain...). Gainerakoak, partida eta sailkapenetako terminologia txukun dago, termino oso zehatzekin: zutoinean emandako jaurtiketak, asistentziak... Baita laburdurak ere: ALG (aldeko golak) edo AUG (aurkako golak). Albisteen atal bat ere badu interfaze bat badu, pixkar alferrik, baina bestela, estatistika, sailkapen eta abarretan, oso konpletoa da informazioa.

Orain arte jokatutako partidaren kontakizun automatizatu bat ere egon badago. Tira, uste dugu nolabait automatizatua dela... Ikus Errusia-Saudi Arabiaren laburpena konpletoa.

Partidak jokatzen ari diren bitartean, halako kronika bertsuak ikusiko ote ditugu zuzenean? Laster jakingo dugu, hurrengo orduetan honako hauek dira jokatzekoak (gaur, ostirala 15): 14.00etan Egipto-Urugai, 17.00etan Maroko-Iran eta 20.00etan Espainia-Portugal. Konektatuko gara, ea nola dabilen ikusteko. Horretarako, labur.eus/errusia2018 edo Googlek bere hasiera orrian jarri dituen Doodle irudietan edo banderatxoetan klikatu.

Eguneraketa

Partidak zuzenean diren uneetan, bi zuzeneko erakusten ditu Googlek. Bata telebistarako, web bidez ikus daitekeena behintzat Hego Euskal Herrian, eta bestea kontakizun testual, grafiko eta estatistiko baterako, eta hori euskaraz dago.

 

 

Erantzun

Sartu