Teknologia albisteak

Gezurretako albisteak detektatzeko erreminta bat Chromen

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-06-19 : 10:31

Gezurretako albiste edo Fake News-en inguruko kezka gero eta azalerago dago azkenaldian. Sare sozialetan, hedabideetan... gero eta ohikoago dira desinformazioaren aurkako kanpainak eta ekimenak. Chromen, esate baterako, Fake News horiek identifikatzeko luzapen bat instalatu dezakegu. Eyeo konpainiak garatu du TrustedNewsAdBlock Plus garatu duen enpresa berberak.

Chromen instalatzen den luzapen bat da TrustedNews. Euren hitzak hartuz, "zaila da jakitea zeintzu albiste diren egiazkoak eta zeintzuk gezurretakoak, gehienbat Interneten. Trusted Newsek lagundu egiten dizu albiste susmagarri horiek detektatzen".

Oraingoz ingelesez bakarrik funtzionatzen du. Zalantzazkoa den webgune edo orrialde batera sartzen zarenean, nabigatzaileak berak jakinaraziko dizu albiste hori ez dela erabat fidagarria. Susmagarritasun-maila ere zehazten du (zalantzagarria, satirikoa, clickbaita, kaltegarria,...). 

Luzapenak MetaCert Protokoloa darabil albiste faltsu horiek identifikatzeko. OpenSource da eta edonork begiratu dezake nola funtzionatzen duen.  

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago