Ekainaren 26an, asteartez, egun osoko lantegia antolatu du Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak UEUrekin batera Tabakaleran, Donostian (Hirikilabs laborategian). Doako jardunaldia izango da. Bi hitzaldi nagusi izango ditugu, Txikipediari buruzkoa bata eta, bestea, Wikiteka eta liburutegiei buruzkoa. Segidan tailerrak (oinarrizkoak batzuk eta teknikoagoak besteak). Eman izena hemen.
09:30 – 10:00 Harrera eta izen-ematea
10:00 – 11:00 Aurkezpenak:
10:00-10:30 Txikipedia: txikitik erronka. Koldo Biguri, itzultzailea, euskaltzain urgazlea eta EWKEko kidea.
10:30-11:00 XXI. mendeko liburutegi eta artxiboak: fondo gordeetatik Wikitekara. Sorne Matxiñena, Koldo Mitxelena Kulturuneko Katalogazio arduraduna
11:00-11:30 Kafea
11:30-13:30 Tailerrak
Txikipedia: 8-13 urte artekoentzako entziklopedia
Koldo Biguri eta Iñaki Lopez de Luzuriaga
Wikiteka: iturriak bertso-paperentzat
Xabier Cañas eta Aitzol Astigarraga
Tailer teknikoak
Asier Sarasua Garmendia eta Galder Gonzalez
Irudi bektorialen (SVG) lanketa
Bot-ak eta txantiloi automatikoak
BAZKARIA
15:00 – 18:30 Editatoia eta hackathoia.
Doako jardunaldia da, bazkaria salbu, 12€ (izena ematerakoan, jakinarazi ea bazkaltzera geratzen zaren).
Erantzun
Sartu