Teknologia albisteak

Liburu elektronikoak saltzeari utziko dio Elkarrek

Erabiltzailearen aurpegia
Elkar
2018-06-18 : 14:37

Elkar liburudendak ondorengo mezua zabaldu du gaur: 2018ko abuztuaren 6an elkar liburu-dendek liburu elektronikoak saltzeari utziko diote.

Elkar Taldea aitzindari izan da liburu elektronikoaren inguruan, bai argitaletxean liburu elektronikoak sortuz, eta baita elkar liburu-dendetan liburu elektronikoak saltzerako garaian ere.

Ibilbide luzea egin dugu,  eta hausnarketa luze baten ondorio bezala liburu elektronikoak saltzeari uzteko garaia iritsi da guretzako. Merkatuaren aldaketek, jokalari berri eta handien agertzeak eta pirateriak ezinbesteko  erabakia hartzera bultzatu gaitu. Hori dela eta, uztailaren 16an liburu elektronikoak saltzeari utziko diogula jakinarazi nahi dizugu, eta abuztuaren 6a izango da zure txokotik liburu elektronikoak deskargatzeko azken eguna.

Aldaketak onerako direla uste dugu, eta honek gure liburu-dendetako eskaintza, bezero arreta eta etorkizuna lantzeko indar gehiago utziko digula ziur gaude. Azken finean, gure oinarriak gehiago sendotzeko.

Erantzun

Sartu