
Applek 2008an sortutako App Storek 10 urte bete berri ditu. 2 milioi aplikazio ditu eskuragai eta 155 herrialdetan erabili daiteke. Astean 500 milioi bisitari inguru jasotzen ditu.
Keniako hiri eta herri nagusietan Interneteko konexio egokia dago, baina lurraldeko alderdi gehienetara ez da seinale egokirik iristen. Oihanak, mendiak, sabanak... konexiorik gabe geratzen dira. Orain, globo aerostatikoak hasi dira erabiltzen 4G seinalea lurralde osora eramateko.
Qantas hegazkin-konpainia lehenengo saiakerak hasi da egiten Sidneyko aireportuan. Aurpegiak ezagutzeko gauza den teknologiari esker, aerolineak ez du pasaporterik edota hegazkineko tiketik eskatuko. Makina batek zure aurpegia "irakurriko" du eta kitto. Fakturazioan zein ontziratzeko orduan erabiliko du sistema berri hau, tramiteak, ilarak eta itxaronaldiak saihestuz. Joan zen ostiralean hasi ziren aurreneko probak eta, ondo bidean, Australia osora zabalduko dute sistema berria.
Ai robotak! Eta ai politikoki zuzena izan behar hori! Herenegun, Estatu Batuen independentziaren egunean, Independentzia aldarrikatzen zuen agiria igo zuen hedabide batek Facebookera... eta Facebookek ezabatu egin zion "gorrotoa" sustatzen zuelako. Behin gauzak argituta, berriro argitaratu zuen.
Gure inguru guztia mugikorren bidez kontrolatzeko bidean gaude. Hemendik gutxira, gure ibilgailua ere mugikorrarekin ireki eta arrankatu ahalko dugu. Lan horretan ari da Car Connectivity Consortium delakoa eta dagoeneko Digital Key 1.0 Releasea iragarri dute, ibilgailuen giltza digitala izango denaren lehenengo bertsio estandarra.
Game Erauntsiak Foundation bideojokoa %100 euskaratu dugu! Erdi aroko herrixkak modu organikoan eraikitzeko #bideojoko berria! Oraindik ere garatze bidean bada ere udazkenean argitaratuko dute! Jokoa %100 euskaraz egoteaz gain ordea, itzela izateko promesa da. Bestelako eraikuntza jokoek eskeintzen ez dizkiguten aukerak ematen baitizkigu honek. Deigarria egiten da eraikuntza organikoa deritzoten kontzeptu berri bat inplementatu baitute bertan. Funtsean, lurralde kuadrikula batean zure eraikinak txukun doitu beharrean, eraikitzeko izango den lurraldea marraztu beharko duzu. Eta horrela, modu "naturalean" herritarrek beraiek nahi duten lekuan eraikiko dituzte beren etxeak. Gozatu beste bideojoko bat euskaraz!
>
Wikipediako euskarazko orri batean sartzen bazara gaur (eta baita beste hizkuntza askoetako edukietan ere), greban aurkitukpo gaituzu. Orrialde beltz batek eta agiri batek ordezkatzen du informazioa, Europako Parlamentuan copyright direktiba arriskutsu bat bozkatzen delako gaur, eta horren kontrako protesta da greba hau.
Sareko nabigatzaileen artean ez da ezagunenetakoa, baina Operak badu bere merkatua (240 milioi erabiltzaile eta 6 milioi dolarreko irabaziak 2017an), eta merkatu hori zabaldu nahian ari da. Datorren astean AEBko burtsan irtengo da 115 milioi dolar lortzeko asmoz.
Joan den igandeko Euskadi Irratiko Amarauna programan, Alex Gibelaldek Storytel zerbitzuaren berri eman zuen. Harpidetza bidez audioliburuak entzuteko aplikazio bat da. Suedian sortu zen zerbitzua 2006an, eta gauza minoritarioa izatetik, hazkunde handia izaten ari den zerbitzu bat izatera igaro da.
Euskarazko Wikipediak 294.000 artikulu ditu gaur egun eta 25.895.000 artikulu irakurtzen dira urtero (egunero 70.000 euskarazko artikulu irekitzen dira). Iazko ekainean Eusko Jaurlaritzaren eta Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen artean akordioa sinatu zenetik 12.410 artikulu berri sortu dira, horietako asko lankidetza honek ahalbidetu dituen bideei esker. Akordioaren lehen urtebetetzearen balantzea aurkeztu da Eusko Jaurlaritzan.
Ziurrenik Instagram izango da azken 2-3 urteotako moda-modako aplikazio eta sare soziala. Inguruan gazterik baduzu, jakingo duzu mundu osoa Instagram barruan sartzen dela. Directak egin eta ikusi, edozein gai jarraitu, influencerren berri izan,... Instagramek berak joan zen astean iragarri zuenez, 1.000 milioi erabiltzaile aktibora iritsi da.
Tesla enpresako buru Elon Musk-en txio batzuetatik irudi bitxiak zabaldu dira. Bere ibilgailuen modu automatikoan, Autopilot delakoan, gidatze automatikoko hiru maila daude: standard, aggresive eta Mad Max delakoa.
Microsoft enpresako langile talde batek eskatu du bere enpresak kontratuak etetea AEBetako inmigrazio erakunde ofizialarekin. AEBetako mugan etorkinen familietan nagusiak eta seme-alabak banantzen dituen erakundea ICE da, Immigration and Customs Enforcement, eta Microsoft-en bezeroa da. Satya Nadella Microsoft-eko buru eta indiar etorkinak erantzun die gutunez langile guztiei Microsoft-ek ez duela kolaboratzen prozesu honekin, baina langileak ez daude komentzituta.
Instagramen telebista. IGTV, alegia. Horixe da atzo San Franciscon aurkeztu zuten aplikazio berria. Instagramekin zuzenean lotuko den APPa, baina bideoak sortu eta sareratzeko espresuki pentsatua. Eta soil-soilik bideo bertikalekin funtzionatuko duena ;)