Sustatu logoa Teknologia albisteak

Irakurri Dut, irakurtzaletasuna sustatzeko app bat, hileroko sariarekin

CodeSyntax
2018-06-15 08:10

Android mugikorretan zein iPhoneetan instala daiteke euskarazko aplikazio berria: Irakurri Dut. Norberak irakurritako liburuei iruzkinak eta notak eman diezizkioke erabiltzaileak, eta baita besteen irakurzaletasun eta iruzkinak kuxkuxeatu.

Elkar Fundazioaren produktua da Irakurri Dut- Euskal kulturako argitaletxe eta banatzaile handiena da Elkar eta irakurtzaletasuna sustatzeko euskara hutsezko aplikazio hau beraien Elkar.eus sareko dendaren osagarri bat izango da. CodeSyntax-ek kodetu du aplikazioa.

Irakurri Dut aplikazioa euskaraz dago, baina beste hizkuntza batzuetako irakurketak ere baloratu ditzakezu.

 

Aplikazioan puntuaketa sistema bat ezarri dugu, "gamifikazio" osagai bat esan ohi denez: puntuak ematen ditu irakurketa bat osatzeak, edo iruzkinak egiteak. Puntuaketak ez du sailkapenik edo bestelakorik ekartzen berekin: bestela errazegia litzateke "tranpa" egitea, liburuak etengabe irakurritzat emanez, baina badauka pizgarri berezi bat.

Izan ere, hilero puntuak gehitu dituztenen artean (ez puntu gehien dutenen artean, baina bai gutxienez hilaren barruan irakurketa bat markatu dutenen artean), zozketa automatiko bat egiten da, eta Elkarrek 30 euroko erosketa bonoa esleitzen du horrela (Elkar Fundazioko eta CodeSyntax-eko langileak ez gara sartzen zozketa horietan).

Irakurri Dut instalatzeko, Elkar Fundazioaren aplikazio-dendetan topatuko duzue:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu