Teknologia albisteak
9

Euskal Herriko eta Espainiako bikoizketaz

Lander
2005-02-11 : 08:02

Landerrek Sustatuko albiste baten erantzun moduan sartu zuen hau. Erantzuna albiste bezala ateratzea interesgarria iruditu zaigu, eta halaxe egin dugu. Bizkoizketaren kontua, kazikismoaren beste adibide bat dela iruditzen zait niri dio Landerrek.

Publizitatea

1

Espainieratik euskarara automatikoki itzultzeko asmoa 2006rako

Sustatu - Berriatik
2005-02-10 : 12:02

Webguneetako edukia azkar itzultzeko edo edozein testu gaztelanieratik euskara ekartzeko sistema lantzen ari dira. Xuxen-ekin egin duten kontrara, "programa hau Interneten" jarriko dela dio Eleka-ko Iñaki Arantzabalek, "barruko kode eta guzti".

Internet bidezko frantsesa-euskara auto ikaskuntza sistema Parisko Euskal Etxean

Sustatu
2005-02-10 : 09:02

Miren Azkarate, Kultura Sailburua Parisko Expolangues azokan izango da gaur. Han Parisko Euskal Etxearekin izenpetuko du hitzarmena bertan ematen diren euskara eskolak sendotzeko. Habe-ren webgunearen bidez ematen diren eskolak egonkortuko ditu hitzarmenak. Expolangues azoka larunbatera bitartean egingo da Parisen, "Munduko hizkuntzak. Hizkuntzen mundua" izenburupean.

3

Euskaraz nabigatzen duzu? Egizu gaurtik aurrera

Sustatu - Sustatu
2005-02-09 : 10:02

Eustaten Inkestan esaten da 2004ko laugarren hiruhilekoan EAEko Internet erabiltzaileen %15,7ak nabigatzen duela euskaraz. Sustatun beste modu batera ulertzen dugu euskaraz nabigatzearen hori. Zehatz-mehatz neurtuta jakin dugu Sustatuzaleen % 31k nabigatzen duela euskaraz. Eta zuk?

Esaera zaharren XII. Sopela-AEK sariketa

Marijo Deogracias-AEK Prentsa bulegoa - AEK
2005-02-07 : 09:02

Sopelako AEK-k hamabigarrenez egingo du Esaera Zaharren txapelketa. Martxoaren 5ean jokatuko da eta, dagoeneko, aukeratu ditu egun horretarako 100 esaera zaharrak. Parte-hartzaileek otsailaren 25era bitartean dute izena emateko astia.

1

Teknologia berriek kalte egiten al diote hizkuntzari?

Aritz Abaroa
2005-01-27 : 10:01

Zer esan dezakegu teknologia berriei buruz? Kalte egiten al diote hizkuntzei?

14

"Mamutxen Eremua": poltsikoko telefonoentzako euskarazko lehen jokoa

Pernan Goñi Olalde - Animatu
2005-01-26 : 09:01

Animatu enpresak egin du "Mamutxen Eremua" jokoa. J2ME teknologian eginda dago. Jokoan jokalariak Mamutxak aurkitu behar ditu, bidean topatuko dituen pertsonaiek emango dizkioten pistei esker.

1

Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egiten al du?

Sustatu
2005-01-20 : 10:01

Zure nabigatzaileak lehenengo hitza euskaraz egin dezan konfiguratuta duzu? Badakizu minutu bateko kontua dela, eta ez duzula ezer instalatu behar?

1

Gazteentzako euskal piropo lehiaketa martxan da

Haritz Salaberria - Gipuzkoako Urtxintxa eskola
2005-01-13 : 09:01

Martxan da Urtxintxa eskolak eta Ttakun elkarteak antolaturiko gazteentzako euskal piropo lehiaketa. Beraz zure burua kaleko poetatzat baduzu edo pareko etxeko igeltseroen piropo kaxkarrez aspertuta bazaude, hau da zure trebezia erakusteko aukera.

LINGUANET lan munduko euskara planak

Amaia Lasagabaster - Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa
2005-01-11 : 09:01

LINGUANET lan muduko euskara planen ikastaroan izena emateako epea urtarrilaren 28rarte dago zabalik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioak, Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza, EMUN, ELHUYAR eta ARTEZ elkarteekin antolatutako 50 orduko ikastaroa da.

4

Korrika 14 eta euskaldun barriok

Patxi Lurra
2005-01-10 : 09:01

Euskaldun barri/zahar baino egokiagoa ez da izango euskaldun praktikante/ez praktikante dikotomia (adibidez)?

1

25 urte igaro eta gero... Euskal Herrian Euskaraz

EHE
2004-12-16 : 09:12

Iruñeko Anaitasunan izango da euskalduntzearen aldeko borrokan mende laurdena osatu duen eragilearen festa. Larunbatean, hilak 18, 18:00etatik aurrera egindako borroken garapena bizitzeko aukera izango da Euskararik gabe Euskal Herririk ez!!

3

Txillardegik uko egin dio ohorezko euskaltzain izateari

Sustatu
2004-11-30 : 13:11

Joan den astean Euskaltzaindiak Gasteizen egin zuen osoko bilkuran, ohorezko euskaltzain berriak izendatu zituen, 11 guztira. Horien arten dago Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi. Erabili.com-en idatzi du gaur Txillardegik, izendapen horri uko egiten diola esanez.

1

Handia handiago eta txikia akabo

Iban Auzokoa - Igela! literatur taldea
2004-11-30 : 11:11

Gure ama hizkuntzaz denaz bezainbatean bildu diren azken datuek honela diote: euskotarren %25a baino ez gara euskaldun, alegia, 600.000 lagun baino ez gara euskaraz mintzatzeko gai. Datu horri ez darabiltenen zifra kentzen badiogu ez dut jakin gura ere eguzkiz eguzki euskaraz berbaz gabiltzanon kopurua zein murritza den. Gauzak honela, neba-arrebarik gabeko hizkuntza zahar hau bere azken hatsa noiz emango duen kezkaturik bizi behar.

"Hizkuntza eskubideen garapena: giza harremanak eta erakundeak demokratizatu beharra" hitzaldia egin zuen Paula Kasaresek

Topagunea - Topagunea
2004-11-25 : 09:11

Titulu horretan oinarrituta aritu ziren atzo Paula Kasares eta Txema Ramirez de la Piscina, Topagunearen IV. jardunaldietako 3. saioan, Gasteizen.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››