Egun hizkuntzaren industria oso bat sortzen ari da konputagailuaz baliatuz hizkuntza prozesatzea helburu duena. Hori dela eta, HIZTEK graduondokoa baliatuz alor honetako profesionalen garapen profesionala lortu nahi duten moduloak eskainiko ditugu.
Apirilaren 6an eta 7an izango dira "Gazte hizkera jardunaldiak". Helburu nagusia egungo euskarazko gazte hizkera aztertu eta etorkizunari begira hizkera hori sustatzeko bidea zabaltzeko pausoak ematea izango da. Gipuzkoako Urtxintxa eskolak eta Ttakun elkarteak antolatu dituzte jardunaldiak eta bertan Euskal Herriko gazteek eta adituek hartuko dute parte.
Heldu da Korrika bilbora. Jai handia Bilbon. Lekukoan zegoen mezuan zioen Andolin Eguzkitzak posible dela euskara ikastea: Euskararen kontra esaten zirenak, ikastezina eta oso zaila zela, argudio hutsal eta gezurrezkoak direla ikusi da. Euskaldun izateko aukera hartzen baduzu posible da, horixe dela posible!
Egunero egunero, Korrika martxan dagoen bitartean Argazki Press Agentziaren gunean korrika iruditan ikusteko modua izango da
Bai Euskarari Ziurtagiriaren urteko ekitaldi nagusia egingo da martxoaren 3an Donostiako Kursaal Elkargunean arratsaldeko zazpietan. Instituzioetako eta gizarte arlo ezberdinetako ordezkariek parte hartuko dute. Ekitaldiaren amaieran Bai Euskarari Ziurtagiriak banatuko dira; Jose Luis Zumeta margolariaren lamina bat emango zaie. Dagoeneko 800dik gora enpresak, saltokik eta era guztietako entitatek eskuratu dute.
Martxoaren 2, 3 eta 4an. Filosofia eta Letren fakultateko irakasle, ikasle, ikasle-ohi eta kanpoko kolaboratzaileek hartuko dute parte antolatutako ekitaldietan. Sarrera librea da ekitaldi horietan guztietan.
2005ean emango dituen laguntzen deialdia aurkeztu du Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskararen Normalkuntzako Zuzendaritza Nagusiak. Fernando Tapia eta Xabier Huitzi izan dira azalpenak ematen.
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak aurkeztu du sistema. Euskararen egoeraz eta Euskal Herrian luze-zabal agertzen duen bilakaeraz informazio zehatza eman nahi dute tresna honekin. Beti bezala, aurkezpena egin ondoren jakin dugu webgune horren berri: irratian entzun dugu eguerdian.
Gizarte hau oso injustua da... euskal filologoek ingelesa besteen mailan ikasi beharra eta ingeles filologo batzuek euskarari buruzko ideiarik ere ez!
Frantziako Asanblada Nazionalean txosten bat plazaratu dute delinkuentziari buruz. Diagnostikoa: etorkinek dute neurri nabarmen batean errua. Azpidiagnostikoa: frantsesa ez jakiteak zerikusi handia du. Erremedioa: etorkinen umeei beren ama-hizkuntza ikasten galaraztea gomendatzea.
Eusko Jaurlaritzak Hizkuntzak Internet bidez ikasteko martxan jarritako programa dela eta urtarrilaren 25ean kexa artikulu bat irakurri ahal izan genuen Sustatun (E-lea programa, bakarrik Windows sistementzat). Ni ere Hiru.com atarira sartu naiz informazio bila eta hara non nire sorpresa, ezin dut programa horretan parte hartu.
Hizkuntz eskubideak giza eskubideak eta oinarrizko eskubide dira, eta horien aipamenik ez da egiten Europako Itun Konstituzionalaren testuan, Hizkuntz Eskubideen Behatokiaren arabera.
Jaso dugu Internet Euskaditik mezu bat esaten duena: "Internet & Euskadi elkarteak EGA azterketak on-line jarri ditu". EGAko atariko probak dira on-line daudenak. 7 urtetako azterketak kontsulta daitezke bertan.
Zure enpresan, zure lantokian, zure klaseetan alor berriak landu behar badituzu euskaraz edo beste hizkuntza batean komeni zaizu azalduko zaizun terminologia lantzea ezer idatzi baino lehenago. Horrela, sortu litezkeen zalantza guztiak hasieran argituko dituzu era koherente batean. Hizkuntza teknologiak laguntza ederra ematen du horretan.
Euskara elkarteek bazkide egiteko gonbitea egin dute. Estitxu Fernandez telebistako aurkezleak eta Kirmen Uribe idazleak babestu dute kanpaina hori.