Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herriko eta Espainiako bikoizketaz

Lander
2005-02-11 08:02

Bizkoizketaren kontua, kazikismoaren beste adibide bat dela iruditzen zait niri. Espainiako kazikismoa, lehenik, eta euskaldunena, bigarrenik. Estatuen erreferente maltzurraren errua da.

Espainia gure eredu?

Espainian hau egiten badute, ba guk beste hau (molde kaxkarragoan, noski). Espainiako gizartea nahi dugu, baina euskaraz, eta hori ezinezkoa da. Gu 600 mila gara, eta beraiek 40 miloi, gutxienez. Esan behar baita, paraboliken auziari esker 300 miloi, edo nik dakit zenbait direla (ikus-entzule potentzialak).

Eredua, beraz, ezin estrapolagarria da, baina hau ezin dugu asumitu, ezin dugu barnetaru. Nik ezin izatea, ba tira, baina Bingen Zupiriak ezin barneratzea, ikusten denez, tragedia da.

Clint Eastwood negargarria

Clint Eastwood askoz ere negargarriagoa da euskaraz gaztelaniaz baino. Baina gaztelaniaz ere patetikoa da, Constantino Romeroren ahots manikeo eta anti-teatralaren erruz. Estwood, gainera, adibide bat da, bat bakarra: milaka daude.

Espainian bikoizketa onak?

Zinema, beste gauza asko bezala, ezin da Francoren kultura ministeritzaren ikuspegitik ikusi, gure hondamendia izango litzatekeelako. Eta horrela ari gara, orain arte behintzat. Francok hasi zuen bikoizketaren roilo hori, eta oraindik ere askotan entzuten da zentzurik gabeko topiko ustel hori: Txo, Espainian kriston bikoizlariak zeudek. To, ba geldi daitezela bertan, guk ez ditugu behar-eta.

Proposamena: Jatorrizko bertsioa

Eman dezatela zinema jatorrizko bertsioan, eta azpititula dezatela euskaraz, eta kito. Dirua, igual igual galduko da (ez baitu inork ikusiko), baina gutxienez bikoizketarena aurreztuko dugu. Ez da gutxi. Eta zinema ikusten hasiko gara, behingoz.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu